Badator Arabako Eskolartekoa
2024-05-08 09:18 BertsolaritzeaLehenengo kanporaketea, eguenean izango da, hilak 9, Aramaion.
14-18 urte arteko gazteek, eguenean emongo deutse hasierea Eskolartekoari. Guztira, hiru kanporaketa eta finala izango dira.
Lehen kanporaketea, hilak 9, Aramaion izango da 19:00etan Sastiñan, bertan Hegoi Amabizka, June Astegieta, Hegoi Azkarate, Anitz Abarrategi eta Ane Arexolaleiba ibiliko dira kantuan. Hurrengo egunean, barikua, arratsaldeko 19:00etan, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean izango dira ondorengo seikotea: Iraide Onaindia, Eñaut Olaziregi, Txomin Abarrategi, Urko Lafuente, Jokin Onaindia eta Samu Rodriguez. Eta hirugarran kanporaketan Mendialdeko gazteak egongo dira.
Maiatzaren 18an Aramaioko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean izango da finala. Txapeldunak eta txapeldun ordeak Arantzan jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dabe bagilaren 15ean.
12-14 urte artekoak
Adin tarte horretako bertso eskoletako gazteak kuadrilla artekoa jokatuko dabe Aramaion, maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eskualde eta herri ezbardinetako taldeak ibiliko dira gai jartzaileek proposautako ariketetan.
14 urtetik beherakoek
Modalidade bi izango dira, idatzizko bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakotxean topaketa bana burutuko da.
- Idatzizko bertso sortak:
- 3-6 lagun arteko talde txikitan idatzizko bertso sortak egingo ditue hasteko. Maiatzaren 10era arte dabe 4 kopla edo bertso bi aurkezteko aukerea.
- Lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukerea izango dabe.
- Bat-batean:
- Nahi dauenak bat-batean aritzeko aukerea izango dau, ikastetxean landutako ariketea izango da.
- Eskualdeko topaketea banaka edo binaka kantatzeko aukerea izango dabe, halanda ze, finalean banaka egin beharko dabe.
- Emon izena hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!