Bloñ, Baxenafarroako taldea EHZ Jaialdian

Bizkaie! 2024-05-07 13:05   Musikea

Jaialdia 28, 29 eta 30ean egingo da lehen aldiz Arberatze herrian.

Bagilaren 28an, barikuan, Janus Lester, Sei Sega, Auhen, Pelax, Tshegue, Bananas, Belako, Benizze eta Meule taldeek joko dabe kanpamenduko eszenatoki nagusian. Plazan, barriz, doban, Euskabaret eta Broken Brothers Brass Band izango dira.

Zapaturako Libe, Karma, Haira, RTZ Kolektiboa, Gorka Urbizu, Harat, Su Ta Gar, Kimule, Lysistrata, Nakar, Süne, Ke Leop eta Vox Low iragarri ditue. Plazan, barriz, jantza afrikar tailerra, bertsoak musikaz lagunduta, Seguime Cie ZeC musika eta zirku konpainia, Zabala, Otonaia, Gaitamik, Anari, Punttu Kakotx eta Buuzbu izango dira.

Domekan, bagilaren 30ean, Octopussy, Rüdiger, Katoum, Vincen García, Ezezez, Bloñ, Ü eta Old School Funky Family izango dira eszenatoki nagusian eta Plazan, barriz, Gaitero eta Ziganteak, zentroko orkestra Amoba, Munhogain, Seguime (Cie ZeC), Beethoven, Euskorleans, Cie Par Allèles, Pantzo Man Show, Cocanha, DJ Reimy eta Raimundo el Canastero.

Ganerakoan, zapatuan, umeentzakoo gunea izango da eta hiru egunetan Palestinako egoerea, migrazinoen Europako ituna, lehen sektoreko langileen mobilizazinoak, jaien eredua eta musika industria eta Ertzaintza eta teknologia barrien erabilerea lako gaiak jorratzeko barriketaldiak be iragarri ditue eta Marrazkirri erakusketea eta euskerazko oinarrizko ezagutza ikastaroak ahaztu barik.

Jaialdiagaz alkarlanean aritu nahi dutenek (tabernetan janaria eta edariak serbiduten, zirkulazioan lagundu, segurtasun zereginetan...) webgunean emon leikie izena.

Kontuak kontu, hiru egunetarako sarrerak 60 euroan dagoz salgai baina jaialdian bertan, prezioa 65 eurokoa izango da; barikuko eta zapatuko sarrerak 25 euroan dagoz eta domekakoak 19 euroan.

Hiru eguneko jaietako bonoa dabenek kanpalekuan doban lo egin ahal izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu