Leioako San Juan jaietako kartela aukeratu dabe

Bizkaie! 2024-05-07 11:13   Kulturea

Recortes, Nuria Gonzalez artistearena hain zuzen be.

Nuria Gonzalez (kartelaren egilea) eta Estibaliz Bilbao Larrondo (Lehen alkate ordea). | Ikusi handiago | Argazki originala

Leioako san Juan jaiak iragarriko dituan kartela Nuria Gonzalez-ek egin dau: Recortes izeneko lana, bost finalisten artean aukeratu dabe. Proposamen irabazleak Leioako hainbat elementu esanguratsu eta jai-giroa ikusarazoteaz gan, aniztasunari keinu egiten deutso.

Aurtengo lehiaketeak parte-hartze handia izan dau, izan be, herritarren 600 boto baino gehiago jaso dira, eta horreek, epaimahai adituak emondakoagaz batera, Recortes kartela irabazle izatea erabagi dabe.

Gonzalez, Leioako bizilaguna izateaz gan, biologa, ilustratzaile zientifikoa eta diseinatzaile grafikoa da.

Beraz, 2024ko San Juan jaietako irudi bihurtuko da eta artisteak 800 euro jasoko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu