Naroa Iturriozek irabazi dau lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2024-05-07 08:08   Bertsolaritzea

Hurrengo hitzordua, maiatzaren 13an izango da Durangoko Kurutziaga Ikastolan.

Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketea. Lehenengo kanporaketea Algortan izan da, eta zazpi gaztetxok parte hartu dabe bertan. Puntu gehien batu dituana, Naroa Iturrioz izan da.

Ondoko honeek izan dira zazpi parte-hartzaileak:

  • Maddi Aurtenetxe.
  • Amaiur Betanzos.
  • Eider Fernandez.
  • Amaia Gallastegi.
  • Naroa Iturrioz.
  • Aimar Marcos.
  • Naia Martin.

Gai-emoile lanetan Idoia Anzorandia ibili da eta epaileak Miriam Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula izan dira. Idazkari lanak Ander Elortegik egin ditu.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak hiru kanporaketa izango ditu. Hurrengo kanporaketa biak:

  • Maiatzak 13, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan.
  • Maiatzak 15, 17.00etan, Igorren, Lasarte Aretoan.

Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta horren ostean, 11:30ean, ekingo deutso bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu