Badator Arrigorriagako XXIX. Clown eta Pailazoen Jaialdia

Bizkaie! 2024-05-06 10:07   Kulturea

Maiatzaren 10etik 12ra arte.

Maiatzaren 10, 11 eta 12an Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazinoarteko XXIX. Jaialdia egingo dabe Arrigorriagan. 1995ean jaio zan jaialdiak, formatua eta programazinoa zabaldu eta barritu ditu 29 urteetan: esaterako, erakusketak, profesional eta zaleentzako clown ikastaroak, eduki pedagogiko nabarmena daben eskolarako jarduerak eta ospitaleetan dagozen haurrentzako saioak.

Aurtengo edizinoak aurreko urteetako joerari jarraituko deutso. Ekitaldiak, herrigunean eta Abusu eta Lamiarreketa auzoetan izango dira. Ganera, egitaraua beste hainbat motatako jardueragaz osotuko da; esaterako, Itsasoa. Zaborrez egindako artea erakusketea, maiatzaren 2tik 12ra udaletxeko Euskalduna Berria gelan, edo gazteentzako slackline tailerra maiatzaren 10ean Abusu auzoan eta 12an Gaztegunean.

Musikea, kale antzerkia, zirku modernoa, aire akrobaziak eta umorea buztartuko dituen 13 konpainietatik 6 Euskal Herrikoak izango dira eta 7 emakumeen konpainiak. Horrezaz gan, nazinoarteko 3 konpainia izango dira (Norvegia-Argentina, Frantzia eta Polonia) eta egongo diran 14 ikuskizunetatik 9 testu gabekoak dira.

Jaialdia, Arrigorriagako Udalak atontzen dau, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Heidelberg Materials enpreseararen babesagaz. Ganera, Artekale eta Karrikan alkarteen laguntzinoa izan dau.

Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak adierazo dauenez, Udalak apustu sendoa egiten jarraitzen dau kulturearen alde, udalerriko plazak eta aretoak kalidadezko ikuskizunez betetzeko. Clown Jaialdia, Arrigorriaga nazinoarteko mapan kokatzen dau. Azken urte zailek erakutsi deuskue zein garrantzitsua dan kulturea eta artea geure herrien eta herritarron bizitzetan. Clown eta Pailazoen Nazinoarteko jaialdiak kolorea, musikea eta humorea ekarriko deusku Arrigorriagara betiko lez; eta hori da garrantzitsuena.

Programazinoa

- Maiatzak 10:

- Maiatzak 11:

- Maiatzak 12:

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu