'Elhuyar Zientzia Azoka l Gipuzkoa' Usurbilen izan da

Bizkaie! 2024-05-06 08:31   Kulturea

Maiatzaren 22tik 25era, Euskal Herriko gazteek Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan hartuko dabe parte.

Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa egin dabe Usurbilen. Azokan parte hartu daben 73 gaztek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukerea izan dabe Usurbilgo frontoian. Han izan dira Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia, Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea eta Xabier Aranburu Leiva Usurbilgo Hezkuntza zinegotzia.

Guztira, 12-18 urteko 73 gazte batu dira, 49 neska (% 67) eta 24 mutil (% 33). Gazteak, Gipuzkoako 11 ikastetxe honeetatik etorri dira: Beasaingo La Salle, Hernani BHI, Ies Zubiri Manteo BHI, La Salle San Luis, Lizardi BHI, Oriarte BHI, Talaia BHI, Txindoki BHI, Udarregi Ikastola, Urretxu Zumarraga Ikastola eta Zaragueta IPI Herri Eskola. Urtean zehar landutako 17 proiektu aurkeztu ditue.

Elhuyar Zientzia Azokeak gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea dau helburu. Azpimarratzekoa da proiektuan zehar ikertzaileek daben parte-hartzea zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurreratzeko, eta proiektu horregaz izan daben konpromisoa.

Elhuyar Zientzia Azoka l Gipuzkoa-ren bigarren edizinoa izan da aurtengoa, eta Elhuyar Zientzia Azoka sarean kokatzen da. Usurbilgoaren aurretik, Kanboko Xalbador Kolegioko eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko azokak eta Elhuyar Zientzia Azoka│Nafarroa Teknozientzia egin dira. Maiatzaren 22tik 25era, Bilbon egingo dan Elhuyar Zientzia Azokeagaz amaituko dira aurtengo ekitaldiak. Euskal Herri osoko gazteek hartuko dabe parte Bilbon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu