BBK Artearen Ibilbidea programea, Bizkaian zehar ikusgai
2024-05-03 12:37 KultureaGuztira, 32 udalerrietan izango da.
La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea dibulgazino artistikoko programeak ibilbidea hasiko dau Bizkaian barrena. Helburua da ikusgai jartzea museoaren bildumako 38 artistak nola irudikatu daben haurtzaroa, artearen historiako gai, estilo eta aldi ezbardinetan.
Haurtzaroa artean izenburupean, proposamenak 28 margolan, eskultura bat, bost argazki eta lau kartel batzen ditu. Kronologia zabala hartzen dau barne, XV. mendeko taula gaineko pintura batetik hasi eta Vanessa Whinship artistearen 2022ko argazki batera arte.
Bilboko Kale Nagusian egin dan aurkezpenean ondoko honeek izan dira: María Victoria Antoñanzas, Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saileko burua; Gorka Martínez, BBKren zuzendaria, Ohorezko Patroia; Juan Mari Aburto, alkatea eta Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazinoaren presidentea; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia eta Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazinoaren presidenteordea; Miguel Zugaza, museoaren zuzendaria; eta José Luis Merino Gorospe, Antzinako Artearen kontserbatzailea.
BBK Artearen Ibilbideak gailu didaktikoa eskaintzen dau, Bilboko museoaren bildumako lanen kalidade handiko erreprodukzioegaz. Horretarako, Bizkaiko 32 udalerritako udalen laguntzinoa izan dau, eta hurrengo hilabeteetan –maiatzetik abendura– ibiliko da. Udalerri bakotxak, astebetez hartuko dau ekimena.
Artearen Ibilbidea 2018tik, Artearen Ibilbidea BBK programeak Bilboko Arte Eder Museoaren bildumea bertako aretoetatik harago zabaltzen dau, kultura artistikoa herritarrei hurreratzea sustatzeko eta, aldi berean, haren ondare-aberastasuna erakusten dau. Lehen edizin bietan bildumako lan aitagarriak izan ziran jentaurrean ikusgai eta, joandako edizinoan, emakume artistek egindako lanen eta emakumeen irudia jasoten daben artelanen bilduma bat. Laugarren denporaldi honetan, Bizkaiak artean dauen irudia bihurtu da protagonista. Horretarako –BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker–, Artearen Ibilbideak museoaren bildumako obren kalidade handiko erreprodukzinoak jarriko ditu gune publikoetan.
Erreprodukzino bakotxak jagokon kuratore-iruzkina dauka, QR kode baten bitartez be lortu daitekeena eta kode horrek museoaren webgunearen barruan dagoan multzorako sarbidea emoten da (euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Proiektua José Luis Merino Gorospek landu dau, museoko Antxinako Artearen konserbatzaileak.
Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saileko María Victoria Antoñanzasek eta César Ochoak izan dabe ekimen honen proposamen didaktikoa egiteko ardurea, dobako bitartekaritza-programa bat martxan jarrita; programa horren barruan, ikastetxeentzako eta kultur alkarteentzako bisita komentatuak dagoz eta orobat arretea eskainiko jake erakusketea ikusten joango diran bisitarien konsultei.
Ondoko artisten obrak ikusteko aukerea dago; Blasco de Grañén-en (1422-1459); Sofonisba Anguissola (1535-1625); Anonimoa (Italia, 1570-1580); David Vinckboons (1576 - 1632); Francisco de Herrera el Viejo (1590-1656); Atanasio Bocanegra (1638-1689); Juan Barroeta Lecanda (1801-1852); Antonio María Esquivel (1806-1857); Antonio María Lecuona (1831-1907); Gustave Doré (1832-1883); Juan de Barroeta Anguisolea (1835-1906); Mary Cassatt (1844-1926); Anselmo Guinea (1855-1906); Darío de Regoyos (1857-1913); Joaquín Sorolla (1863-1923); Benito Barrueta (1873-1953); Ángel Larroque (1874-1961); Juan de Echevarría (1875-1931); Ricard Canals (1876-1931); Cristóbal Ruiz (1881-1962); Antonio Ortiz Echagüe (1883-1942); Julián de Tellaeche (1884-1957); Eugène Zak (1884-1926); José Benito Bikandi (1894-1958); Carlos Sáenz de Tejada (1897-1958); Jesús Olasagasti (1907-1955); Roberto Rodet (1915-1989); Isabel Baquedano (1929-2018); John Davies (1946); Felipe Manterola (1885-1977); Antonio de Guezala (1889-1956); Gabriel Cualladó (1925-2003); Alberto Schommer (1928-2015); Vanessa Winship (1960); Henri Lebasque (1865-1937); Emili Ferrer i Espel (1899-1970); Herbert Leupin (1916-1999); eta, Oskar Kokoschka (1886-1980).
Egutegia
- Bilbao, maiatzaren 3tik 13ra.
- Barakaldo, maiatzaren 13tik 20ra.
- Santurtzi, maiatzaren 20tik 27ra.
- Altxaga eta Astrabudua, maiatzaren 27tik bagilaren 3ra.
- Sodupe, bagilaren 3tik 10era.
- Portugalete, bagilaren 10etik 17ra.
- Trapagaran, bagilaren 17tik 24ra
- Abanto-Zierbena (Las Carreras), bagilaren 24tik garagarrilaren 1era.
- Balmaseda, garagarrilaren 1etik 8ra.
- Getxo, garagarrilaren 8tik 15era.
- Plentzia, garagarrilaren 15etik 23ra.
- Bermeo, garagarrilaren 23tik 29ra.
- Mundaka, garagarrilaren 29tik abuztuaren 5era.
- Elantxobe, abuztuaren 5etik 12ra.
- Artzentales, abuztuaren 12tik 19ra.
- Gernika-Lumo, abuztuaren 19tik 26ra.
- Mungia, abuztuaren 26tik irailaren 2ra.
- Mallabia, irailaren 2tik 9ra.
- Alonsotegi, irailaren 9tik 16ra.
- Sestao, irailaren 16tik 23ra.
- Artea, irailaren 23tik 30era.
- Gordexola, irailaren 30etik urriaren 7ra.
- Ugao, urriaren 7tik 14ra.
- Etxebarri, urriaren 14tik 21era.
- Basauri, urriaren 21etik 28ra.
- Lezama, urriaren 28tik azaroaren 4ra.
- Amorebieta-Etxano, zemendiaren 4tik 11ra.
- Derio, zemendiaren 11tik 18ra
- Garai, zemendiaren 18tik 25era
- Markina, zemendiaren 25etik abenduaren 2ra.
- Durango, abenduaren 2tik 8ra.
- Lemoa, abenduaren 9tik 15era.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!