'Nestor Basterretxea 3 taupadatan' programea atondu dabe
2024-05-03 09:32 KultureaMaiatzaren 6a, artistearen jaiotzearen mendeurrena izango da.
Maiatzaren 6an, Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014) jaiotzearen mendeurrena izango da. Basterretxea XX. mendeko euskal artista nabarmenen artean dago. Artisteak itxitako obren omenez, Bizkaiko Foru Aldundiak Basterretxea 3 taupadatan programea atondu dau maiatzaren 3tik aurrera.
Basterretxea 3 taupadatan programea Néstor Basterretxearen alderdi gizatiar eta artistikoena ikertzen daben hiru jardueraz osotuta dago. Programea, artistearen bizitzearen funtsezko hiru uneetan oinarritzen da:
1. taupadea: Basterretxearen umezaroko Bermeo.
- Maiatzaren 3tik 31ra, argazki-erakusketea izango da Arrantzaleen Museoan (Bermeo); bertan, Basterretxearen umezaroan eta gaztaroan Bermeo zelakoa zan ikusi ahal izango da. Erakusketearen hamabost irudiek Basterretxea Bermeon bizi izan zan aldiaren (1924tik 1937an erbesteratu arte) ikuspegi intimoa erakusten dabe.
2. taupadea: Basterretxea erbestean.
- Irailaren 12an, hitzaldia egongo da Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo), erbestealdiak Basterretxearen bizitzan eta obran izan eban eraginari buruz, erbesteratutako beste artista batzuekaz alderatuta, esaterako, Arturo Acebal Idígoras.
3. taupadea: Basterretxea, Arte-gizona.
- Irailaren 28an, ibilbide gidatua egingo da Omako basoan zehar (Kortezubi), Agustín Ibarrola artistearen obra enblematikoan. Bisitan, Basterretxearen ibilbidean garrantzitsuak izandako eragin artistikoak aztertuko dira, besteak beste, 57 taldegaz izan zituan hartu-emonak, GAUR mobimentuan parte hartzea, eta Malevich eta beste artista batzuen eragina.
Bizkaiko Foru Aldundiak programea diseinau dau artistea gertutik eta modu berezian ezagutzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!