AEBetako Zubien Nazinoarteko Kongresuak Bolintxuko zubiak sarituko ditu

Bizkaie! 2024-05-03 08:55   Kulturea

Gustav Lindenthal dominea jasoko dabe.

Bolintxuko Zubibideek Gustav Lindenthal dominea jasoko dabe bagilaren 4an Texasko San Antonio urian (Estadu Batuak). Autortzea, Zubien Nazinoarteko Kongresuak emoten dau eta aurretik lan enblematikoek jaso zituen, esaterako, Frantziako Millauko Zubibideak edo Suedia eta Danimarka lotzen dituan Oresund Zubia.

Bolintxuko Zubibideen diseinua eta eraikuntzea aparteko injinerutza-erronkea izan dira, barrikuntza teknikoa eta materiala, baita obrearen ingurumenagazko harmonia errespetetan dauana be. Obrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak sustatu eban; zubibideek Bilboko Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarra osotzen dabe eta Hegoaldeko Saihesbidea eta AP-68 autobidea lotzen dituan Bizkaiko mobikortasunerako azpiegitura estrategikoa da.

Bolintxuko harana, Arnotegi eta Seberetxeko tunelak lotzen dituan egitura paralelo bik zeharkatzen dabe. Ingurune naturalaren aurreko begiruneren eta mendi-hegalen arteko espazio mugatuaren ondorioz, egitura berezia izan zan, jatsiereearen metodoaren bidez eregia.

Egiturea kaltzaiduzkoa da, erresistentzia handia dauena, eta horrek nabarmen murrizten ditu mantentze-kostuak. Obrea egiteko segurtasun-neurri zorrotzak hartu eta bete ziran, oso konplexua zalako, izan be, eraikuntza-erronka handia planteetan eban oso espazio mugatuan behin-behineko euskarriak debekauta egozalako.

Zubibideak altzatzeko injinerutzan, egituren diseinuan, instrumentazinoan, altuerako lanetan, topografian, dronen hegaldian eta eusteko sistema hidraulikoetan merkatuan dagozan aditu onenak izan ziran. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako obreak Arenas y Asociados injinerutza-enpreseak diseinau ditu, eta eraikuntzea Excavaciones Cantábricas, Gaimaz, Campezo eta Geotúnel enpresek osotutako Aldi Baterako Enpresa Alkarteak egin dau.

Ameriketako Estatu Batuetako Zubien Nazinoarteko Kongresua

Zubien Nazinoarteko Biltzarra (International Bridge Conference), zubien inguruan atontzen dan munduko gertaera garrantzitsuenetakoa da. Kongresuak urtero zubi-industriako 1.000 profesional baino gehiago, injinerutzearen munduko ordezkariak, administrazino publikoetakoak, kontratistak eta hornitzaileak batzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu