Maria Eugenia Salaverri idazlea Bidebarrieta Kulturgunean izango da
2024-05-02 11:25 KultureaLlego con la tormenta elebarria aurkeztuko dau.
Maiatzaren 7an, 19:00etan, María Eugenia Salaverri idazlearen Llegó con la tormenta elebarriaren aurkezpena egingo da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean.
Egileagaz batera, Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultura diputadu ohia eta Oscar Beltrán de Otalora, idazle eta kazetaria, egongo dira. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Aurkezten dan liburua María Eugenia Salaverri idazle bilbotarraren azken lana da, trama bikaina eta sorpresaz betea dauen thriller-a. Elebarriak Dan-en istorioa kontatzen deusku. Nortasun faltsua du eta urteak daramatza Frantzia landatarrean bizitzen. Baina gazte misteriotsu baten agerpenak bere iraganeko sekretuak adierazoten ditu; protagonistak aspaldi parte hartu eban eta terrorismoaren sare konplexuaren azpian zigorrik gabe geratu ziran krimenak argitara eroateko mehatxua eginez. Liburuaren izenburuak protagonistaren izate lasaian iraganeko mamuak agertzeak eragiten dauen ezegonkortzeari egiten deutso erreferentzia. Beraz, protagonisetak egia agerian geratzeko beldurrari aurre egin beharko deutso.
Maria Eugenia Salaverrik poema liburu bat argitaratu dau, Retrato de un pájaro, eta kontakizun bi, Un tango para tres hermanas eta Por qué te ríes?. Bidebarrieta Kulturgunean aurkeztuko dauen elebarria finalista izan zan 2023ko Nadal Sarietan eta, ganera, idazleak Samaniego Kontakizun Saria, Imagínate Euskadi Kontakizun Saria eta Julio Cortázar Narrazio Laburreko Saria irabazi ditu. Bere narrazinoak ingelesera eta alemanera itzuli dira, eta antologia nazional eta atzerritar askotan sartu dira. 2012tik Euskadiko Idazleen Alkarteko buru da.
Literatureaz gan, kazetari, gidoilari, zinema-produktore eta konpositore bezela be egin dau lan, eta musika abestien egile izan da, esaterako, Monica Naranjo. Sinatu dituan gidoien artean, ondoko film honeek eroan dira pantailara: Calor... y celos (1996), Marujas Asesinas (2001), Locos por el sexo (2006), Anfitrioi Berezia/El extraño anfitrión (2012), Alaba Zintzoa/La buena hija (2013) eta Txarriboda/La Matanza (2015). 2020an Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren Ohorezko Mikeldi saria jaso eban, eta 2022an Kutxa Donostia Hiria literatur saria jaso eban Antzerki modalidadean, Lejos de Cafarnaúm lanagatik.
Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!