Udabarriko Bertso Saioak Santutxun izango dira

Bizkaie! 2024-05-02 10:20   Bertsolaritzea

Maiatzaren 4, 11, 18 eta 24an, Karmelo plazan.

Udabarriko Bertso Saioak Santutxuko Bertso Eskolagaz batera atontzen dira eta eskolearen lana babesteaz eta balioesteaz gan, Bilbon euskal kulturea eta hizkuntzea sustatzea eta euskaltzaleen topaleku bihurtzea dau helburu.

Hiru saio egingo dira Santutxuko Karmelo plazan maiatzaren 4, 11 eta 18an, zapatutan. Horrezaz gan, maiatzaren 24an, barikua, ohiko bertso-poteoa egingo da, 20:00etan Karmelo plazatik hasita.

Guztira, 14 bertsolarik hartuko dabe parte, 7 emakumek eta 7 gizonek. Hiru bertsolari belaunaldi ordezkatzen ditue, 8 Bizkaikoak dira, lurraldean bertsolaritzearen inguruan arnasten dan osasun onaren adibide, eta Euskadiko azken lurralde txapelketetako 4 txapelak be bertan izango dira.

Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga eta Arkaitz Zipitria bertsolariek estreinaldia egingo dabe. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga, Oihana Bartra, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi, barriz, 20 urte baino gehiago daramatzate Udabarriko Bertso Saioetan.

Topaketa bakotxeko gaiak, Santutxuko Bertso Eskolakoek proposauko ditue eta ondoko honeek izango dira gai-jartzaileak: Irati Erkizia, Haizea Telleria eta Ibon Ajuria.

Betiko bertso-poteoa maiatzaren 24an, barikuan, izango da, eta 20:00etan hasiko da, Karmelo kaleko 5. zenbakian, Iker Uribarrenek gidatuta eta Jon Maia eta Onintza Enbeitia partaide dirala.

Programazinoa

  • Maiatzak 4, zapatua: Oihana Bartra, Maialen Lujanbio, Aissa Intxausti eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea, Irati Erkizia.
  • Maiatzak 11, zapatua: Jone Uria, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Aitor Etxebarriazarraga. Gai-jartzailea:, Haizea Telleria.
  • Maiatzak 18, zapatua: Nerea Ibarzabal, Arkaitz Zipitria, Alaia Martin eta Julio Soto. Gai-jartzailea, Ibon Ajuria.
  • Maiatzak 24, barikua, Bertso Poteoa: Jon Maia eta Onintza Enbeitia. Gidaria, Iker Uribarren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu