'Negu Gorri' J Martinaren disko barria plazan
2024-05-02 09:44 MusikeaDiskoaren azala Sahatsa Jauregik egin dau.
J Martina pop elektronikoa lantzen dauen talde nafartar-bizkaitarra da eta Kattalin eta Ane Barcena ahiztek Javier Jorajuriagaz batera osotzen dabe. Pop elektronikoa da nagusi, egiteko modu personalari eutsiz. Soinu garaikideen bilaketa eta artearen disziplinartekotasuna nabaria da taldearen proposamenean.
2021ean Jaio Naiz Baina lehen albuma atara ostean, 2024ko apirilean atara dabe bigarren lan luzea: Negu Gorri. Izenak dakarren legez, tokau jaken krisialdi garai nahasiari estu lotutako egoerek definidu dabe albumaren kontzeptua: melankolia, haserrea, etsipena, baina baita esperantzea, argia eta burrukarako pasinoa be.
Indar berezia hartzen dabe abestietako mezuek, ahotsen eta soinuen doinu melodikoen formeagaz jantzita. joandako denporei erreferentzia egiten deutsen elementuak be antzemoten dira diskoan (introko abestiko bertsoek edo izenburuaren izen bera eban EH-ko banda historikoa adibidez) eta horregaz batera agiri dira erreferentzia garaikideen bitartez ausardiaz sortutako abestien estrukturak, sinteak...
Esan daiteke J Martinaren esentziari eutsen jakola diskoan, abestien intensidadea handitu da oraingoan esateko moduaren eta poparen formen bilaketan aurrera pausoa emonez.
Bideoaren ardurea Ximon Agirrerena izan da: Ezku Burdin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!