Montgó, Xavia eta Denia artean

Bizkaie! 2024-04-30 12:17   Ibilian-ibilian

752 metroko Cap Gros del Montgó mendia igongo dogun.

Inguru itzela da Alacant, izan be, plan ugari eskaintzen ditu kostaldeak. Geure plana, betiko lez, gorputzeari mobimendua emotea da, eta horretarako 7,09 km-ko eta 555 metroko desnibela dauen erronkea proponiduten dogu. Halanda ze, 752 metroko Cap Gros del Montgó mendia igongo dogun. Goazen!

Bidaiari Deniako tiroko zelaian egingo deutsagu; bertan, kotxea itxi eta bide txiki bat ikusiko dogu parean eta poliki-poliki bertatik egingo dogu gora, hauts asko dagoan bide batetik hain zuzen be. Halanda be, lasai egon, bidea seinalizauta dago eta.

Hori bai, uste dot Denia herritik be aukerea dagoala igoteko, izan be, jente ugari ikusten dogu bidean (eta ez dabe geure bidetik igon). Emoten dau danok erabagi dogula Montgó Mendia igotea! Eta ez pentsau ahuntzaren gauerdiko eztula danik, halanda ze, teknikotasun maila altua behar da.

Kontuak kontu, tontorrean, Xabia izango dogu aurrez aurre, baita Denia itsasoaz buztartuta be. Horrezaz gan, ibilian-ibilian jarraitzeko aukerea be badago ondoko mendietatik.

Haizea eta itsasoa, ikuspegi itzela. Holako lekuak bizitzan behin ikustea merezidu dau. Itsasoaren eta mendiaren artean, Alacanteko txoko hori benetan ikusgarria da.
 
Aurreko artikuluan Morro de Toix-en gomendau neban kostaldeko tokiak lez, Montgók be badituala disfrutetako tokiak. Bisitau, D bitamina jaso eta bazkaldu ondoren Montgó mendiak eskaintzen dituan basoetatik ibili. Gozau!!!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu