Bakaikuk UEMAko kide izatea erabagiko dau

Bizkaie! 2024-04-30 10:14   Euskerea berbagai

110 udal izatera helduko da mankomunidadea.

Lakuntzako eta Zegamako udalek martiko udal osoko bilkuretan erabagi bezala, Bakaikuk be UEMAko kide izatea erabagiko dau gaur arratsaldean (hilak 30), apirileko udal osoko bilkurean. Halanda ze, UEMAk maiatzaren 18an Lesakan egingo dauen Batzar Nagusian onartuko ditu hiru herrien eskaerak, eta 110 udal izatera helduko da mankomunidadea.

Bakaiku Nafarroa Garaiko udalerria da. Sakana eskualdean dago eta 343 biztanle ditu. EH Bilduren esku dagoz Bakaikuko Udaleko zazpi zinegotziak. Bakaiku eta Lakuntza gehituta, Nafarroako 18 herri izango dira UEMAko kide. Horreetarik bost, zehazki, Sakana eskualdekoak dira: Etxarri-Aranatz, Arbizu, Arruazu, Lakuntza eta Bakaiku.

Euskaldunen indizea %71,25 da Bakaikun. Nafarroako udalerri euskaldunenetakoa da, baina euskerearen kaleko erabilerean eragin nahi dau Udalak, horretarako herritarren kontzientziazinoan eta ahalduntzean urratsak eginez.

Batzar Nagusia eta Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 18an, Lesakan

Maiatzaren 18an Udalerri Euskaldunen Eguna egingo da Lesakan, egun osoko egitarau oparoagaz. Goizean, UEMAren batzar nagusia be izango da, eta mankomunidadeak orduan onartuko ditu Bakaiku, Lakuntza eta Zegamako udalen eskaerak. Ofizialki, beraz, egun horretatik aurrera izango dira UEMAko kide.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu