'Talentuaren Gunea' ekimenak irabazleak iragarri ditu

Bizkaie! 2024-04-30 08:24   Kulturea

Zineuskadiren eskutik.

D’A Film Lab Barcelona Saria: June Lasarteren ‘Ardiek jakingo dute’. | Ikusi handiago | Argazki originala

Talentuaren Gunea, ikus-entzunezko produkzinoko eta errealizazinoko profesional barriei bultzadea emoteko Zineuskadiren ekimenak, bigarren edizinoko saridunak iragarri ditu. Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan ekitaldia egin da 14 proiektuak ezagutzeko, eta hausnarketa sakon baten ondoren, irabazleen izenak iragarri ditue.

Ondoko profesional honeek osotu dabe epaimahaia: Nerea García Guillén (Lau Haizetara), Mathieu Béjot (Sunny Side of the Doc), José Luis Farias (Weird Market), Igor Heras (Monsters Pit), Pedro Andrade (Bartzelonako D'A Film Lab), Manuel J. Lacasa (Abycine Lanza) eta Arturo Olea (Music Lybrary &SFX).

June Lasarteren Ardiek jakingo dute proiektuak jaso dau D’A Film Lab Barcelona jaialdiak emondako saria, 2025ean Producció Emergente atalean parte hartzeko zuzeneko hautaketea. Kataluniako jaialdiak autortza hori emotea erabagi dau, euskal historiaren eta idiosinkrasiaren ikuspegi bereizgarria dauen lana dalako, eta proiektua gauzatzeko aukerak dituan sortzaile batek daramalako.

TP1/Music Library & SFX/Acorde saria Naia Aranzamendiren Koaxi lanari emon jake. 1.500 euroko saria da, eta enpresak banatzen dituan produkzinorako musika-katalogoetako titulu guztietarako sarbidea eskaintzen dau, baita proiektu irabazlearen sinkronizazinorako deskarga mugagabeak be. Epaimahaiak Aranzamendiren lana saritzea erabagi dau, emakumeen erretratu bizia dalako. Etengabe gogorarazo behar dan gertuko iragan batera bueltatzen da, aukerarik eza eta erronka mordoa dagoan gizarte patriarkalaren eta komunidade-bizitzak ezarritako arazoen ondorioz. Proiektuaren segmentu musikala oso erabilgarria izango da filmaren narratiban eta, beraz, seguru gagoz geure saria aprobetxauko dabela, adierazo dabe epaimahakideek.

Bestalde, Lau Haizetara Saria Lucía Monteroren eta Carlota Darnellen Peter proiektuarentzat izan da. Hala, pitchak prestatzeko laguntzinoa jaso eta Donostia Zinemaldiaren baitan Dokumentalen Koprodukzino Foroan parte hartzeko aukera izango dabe. Epaimahaiak lana nabarmendu nahi izan dau, garapen-maila onagatik eta aurkezpenaren argitasunagatik.

Weird Marketek, barriz, Ekain Zabalaren Ñop Ñop lanari mentoria pertsonalizatua eskaintzea erabagi dabe, proiektua egiten jarraitu ahal izateko eta merkaturatzeko.

Amaitzeko, Abycine Lanza jaialdiak Oier Bravoren eta Josep Caboren Magastiko koplak filmari emon deutso Abycine Lanza Conexiones saria. Proiektuaren ordezkari biak akreditazino profesionalarekin eta ostatu gasturik gabe joan ahal izango dira merkatura. Horrezaz gan, jaialdiaren inaugurazinoan izango dira.

Atontzaileek eta epaimahaikideek eskerrak eta zorionak emon deutsee parte-hartzaileei, eta aurkeztutako lan guztien maila altua nabarmendu nahi dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu