Kattin Madariagak irabazi dau Nafarroako Eskolartekoa
2024-04-29 07:45 BertsolaritzeaIruñean jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketearen 38. edizinoa.
Iruñeko Laban jokatu da 38. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketea. Ondoko sei bertsolarik hartu dabe parte: Amaia Fernández Tabernero (Iruñea), Antton Ciriza Saragüeta (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea). Ander Aranburuk aurkeztu dau saioa, eta Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Nerea Bruño ibili dira epaile lanetan.
Lau bertsolari pasa dira bigarren fasera; Antton Ciriza Saragüeta, Iraun Zestau-Telletxea, Kattalin Lizarraga Mendia eta Kattin Madariaga Apaolaza hain zuzen be. Horren ostean, bertsolari bi sailkatu dira buruz-burukora: Kattalin Lizarraga Mendia eta Kattin Madariaga Apaolaza. Ganbarako ariketean, puntu banari erantzun deutse, eta azkenik, gaia emonda, bakarka ibili dira, bertso bana kantatuz.
Kattin Madariagak batu dau puntu gehien. Halanda ze, berak eta txapeldunordeak, Kattalin Lizarragak, ordezkatuko dabe Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketean.
Bertsolari arantzarrak Julio Soto Nafarroako Txapeldunaren eskutik jaso dau txapela.
Horrezaz gan, Oinak buruan saria emon deutse Antton Ciriza-ri. Xabier Terreros bertsolariak emon deutso garaikurra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!