Jarduera kultural ugari udabarrian

Bizkaie! 2024-04-25 09:35   Kulturea

100 hirtzordu baino gehiago atondu ditue Bilboko auzoetan.

Betiko lez, Bilboko Udalak kulturea herritarrei hurreratzearen alde egiten jarraitzen dau eta udabarri honetan uriko auzoetako kale eta plazetan egingo diran hainbat kultur jarduera programau ditu, edonorentzat eta doban, bilbotarren artean kulturea sustatzeko helburuagaz.

Justo Ezenarro Kultura zuzendariordeak emon dau programazinoaren barri eta David Blanco magoak, Magiaren Topaketak aurkeztu ditu, izan be, ikuskizunak aurten 20 urte beteten ditu.

Jarduera guztiak datorren maiatzaren 1etik bagilaren 30era bitartean egingo dira, garagarrilaren 1ean hasiko dan Kalealdia jaialdiari bide emonez.

Hainbat diziplina artistiko batuko dituan 100 hitzordu baino gehiago izango dira, besteak beste, jantzea, kaleko antzerkia, euskal folklorea, musikea eta klowna. Jarduerak Udaberriko Bertso Saioak, Magiaren Topaketak, Musikauzo, Bilboko Dantzaguneak Kalera, Santutxu Kolorea, Clown Zorrotza, Dantza Plazetan eta Ibaiondo Dantzan programen barruan batzen dira.

Aurten, 30 estreinaldi eskainiko dira, eta artista gehienak Bilbokoak eta Bizkaikoak dira.

Kaleko kultur programazinoa

- Musikauzo, maiatzaren 16tik aurrera, auzoetan.

  • 48 kontzertu dagoz programauta 8 barrutietako auzoetan.

- Magiaren Topaketak, maiatzaren 3tik 26ra, Otxarkoagan eta Txurdinagan.

  • Erakusketea, maiatza osoan zehar ikusgai Otxarkoagako Udaltegian.
  • Magoak eta psikikoak. Paranormalaren eta ilusionismoaren arteko muga, Enrique Echazarra eta David Blanco (Maiatzak 9, 19:00).
  • Euskal Magoak on Stage, Xabi Linazasoro, Tor-Txoborro, Marsel, Eriz, Asier Kidam eta Imanol Ituiño (Maiatzak 3, 19:00).
  • Munduko izarrak, Murphy, Gisell, Arkadio eta Solange Kardinaly (Maiatzak 4, 19:00).
  • Puro imposible, Jaque Magoa (Maiatzak 10, 19:30).
  • Magia parrastan, Imanol Ituño (Maiatzak 14, 18:00).
  • Maiatzaren 24tik 26ra, Txurdinagako Jardines de Garai plazan: Hodei Magoa, Wonder; Mad
  • Martin, Chan - Tún, argen mago txinatarra; Jon Zabal Nexo. Kabaret psikikoa; Teto Magoa, Rock `N 'Magic; Yurgen et Florette, Enchanté.

- Clown Zorrotza, maiatzak 31 eta bagilak 1.

  • Teatro Sobre Ruedas, Chris Clown, Goitibera Antzerkia, Anna Confetti konpainia, eta Colette Gomette eta Anna De Lirium taldeek hartuko dabe parte.

- Jantzea,

  • Bilboko jantzaguneak kalera, bagilak 1 eta 2, Abandoibarrako Ingelesen Landan.
  • Ibaiondo jantzan, bagialren 21etik 23ra, Miribillan.

- Udabarriko bertso saioak, maiatzaren 4, 11, 18 eta 24, Santutxu.

  • 14 bertsolarik hartuko dabe parte, besteak beste, Jon Maia, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Oihana Bartra eta Amets Arzallus.

- Santutxu Kolorea, bagilaren 7tik 9ra, Santutxun.

  • Agertoki nagusia Karmelo Plazan izango da. Bagilaren 8an, zapatua, Tuterako Laya Kultur Alkartearen eta Monteagudoko jantzari taldearen ikuskizuna eskainiko da, makil jantza, jantza eta herri antzerkia batzen dauen euskal folklore manifestazinoa. Domekean, hilak 9, erraldoien kalejira egingo da Bizkaiko eta Nafarroako ordezkariekaz. Gaztedi Jantzari Taldeagaz batera atonduta.

- Jantza plazetan, maiatzaren 1etik bagilaren 29ra, auzoetan.

  • Euskal jantzak uriko txoko guztietara hurreratzea dau helburu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu