Bilbo, zesta-puntearen uriburu

Bizkaie! 2024-04-24 12:17   Kirola

Bilbao Jai Alai Iron Cup txapelketea, maiatzaren 3tik bagilaren 7ra izango da.

Zesta-punteak, Bilbo uriak lez, beti begiratu izan dau nazinoartera baina bere sustraiak mantenduz. Zesta-punta edo Jai Alaia arrakasta handia ari da izaten azkenaldian Euskal Herrian (Gernika, Biarritz, Markina-Xemein, Zumaia, Donibane-Lohitzune, Lekeitio...). Halanda be, nazinoarteko identidadea mantentzen dau eta Iron Cup txapelketea honegaz urira egingo dau jauzi.

Deportivo pelotalekuaren ezaugarri teknikoek eta bere kokaleku paregabeak aukera handia eskeintzen deutso uriari eta beraz, baita Bilbao Iron Cup txapelketari be. Momentuko pilotari onenak bertan lehiatuko dira arratsaldeko ordutegian (19:00tan) sei bariku jarraian.

Txapelketea

Pilotari guztien nahai Bilboko Iron Cup-a irabaztea da. Lehen pilotakada emon aurretik be, maila altueneko txapelketea bihurtu da. Bere lehen edizio honetan, kategoria handieneko txapelketea bezala sartu da Jai Alai Leaguen barruan, Gernikako Winter Seriesa, Biarritzeko Urrezko Xistera edo Donibane Lohitzuneko Nazinoartekoen pare. Txapeldunek 2.000 puntu jasoko ditue ranking ofizialerako, azpitxapeldunek 1.200 eta finalerdietan geldintzen diranak 750.

Ligako 8. probea izango da eta Aritz Erkiaga da zirkuituko pilotari onena. Bizkaitarrak Winter Seriesa irabazi dau eta baita Paue, Lekeitio eta Zumaiako txapelketak be. Jokatu dituan partida guztiak irabazi ditu. Iron Cup-ean Ibarluzeagaz jokatuko dau, Gernikako Katedralean garaipena lortu eban atzelariagaz.

Aurkariak, Barandika-Lekerika, Goitia-Basque, Biarritzeko Sorozabal anaiak (Johan-Gorka), Laduche-Manci eta Pro-Am txapelketatik aterako dan azken bikotea izango dira. Sailkapen probea, hilaren 27an eta 28an jokatuko da (17:00tan) Bilboko Deportivon:

Pro-Am Bilbao Iron Cup:

  • Arbe-Atain vs Bixente-Zabala.
  • Urreisti-Uranga vs Urrutia-Del Rio.

Emakumeen Masterra

Emakumeen zesta-puntea be ilusino handiko garaia ari da biziten. Pilotari gazteek osotzen daben belaunaldi horrek erreferentzia izatea lortu dau, zesta-puntean lehen pausuak emoten ari diran neskatxo guztientzat. Orain arteko txapelketea eta desafioak Durangon, Lekeition, Zumaian edo Gasteizen jokatu ditue eta horreei batuko jake Bilbao Iron Cup-a be. Lau bikoteak ondoko honeek dira: Erika Mugartegi eta Frida Watkins, Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain, Helena Barrenetxea eta Maialen Aldazabal eta Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi. Emakumeen txapelketea maiatzaren 24an hasiko da.

Sarrerak eta bonoak

Txapelketako sarrerak eta bonoak eskuragai dagoz www.eramanjaialai.com weborrian. Bonoak 60 euro balio ditu eta modu seguruena da Iron Cup-eko jardunaldi guztietan eserlekua bermatzeko.

- A multzoa

  • Erkiaga - Ibarluzea.
  • Barandika - Lekerika.
  • Laduche - Manci

- B multzoa

  • Goitia - Basque.
  • Johan - Gorka.
  • Pro AM-eko irabazlea.

Egutegia

- Maiatzak 3, 19:00tan. Ligaxkako 1. jardunaldia:

  • GOITIA-BASQUE vs Pro Am-eko irabazleak.
  • ERKIAGA-IBARLUZEA vs BARANDIKA-LEKERIKA.

- Maiatzak 10, 19:00tan. Ligaxkako 2. jardunaldia:

  • JOHAN-GORKA vs GOITIA-BASQUE.
  • BARANDIKA-LEKERIKA vs LADUCHE-MANCI.

- Maiatzak 17, 19:00tan. Ligaxkako 3. jardunaldia:

  • JOHAN-GORKA vs Pro Am-eko irabazleak.
  • LADUCHE-MANCI vs ERKIAGA_IBARLUZEA.

- Maiatzak 24, 19:00tan. Finalerdiak:

  • ELAIA-IHART vs HELENA-MAIALEN.
  • Lehenengo semifinala.

- Maiatzak 31, 19:00tan. Finalerdiak (ETB):

  • ERIKA-FRIDA vs MAITE-ARAI.
  • Bigarren semifinala.

- Ekainak 7, 19:00tan: FINALAK. (ETB)

Parte-hartzaileak

  • Aritz Erkiaga (Ispaster, 1987).
  • Ion Ibarluzea (Markina-Xemein, 1996).
  • Xabi Barandika (Gernika-Lumo, 1990).
  • Unai Lekerikabeaskoa Lekerika (Gernika-Lumo, 1994).
  • Ludovic Laduche (Guethary, 1994).
  • Mikel Mancisidor Manci (Mutriku, 1999).
  • Johan Sorozabal (Biarritz, 2002).
  • Gorka Sorozabal (Biarritz, 2001).
  • Alex Goitiandia Goitia (Markina-Xemein, 2001).
  • Thibault Basque (Bidart, 1996).
  • Erika Mugartegi (Markina-Xemein, 2008).
  • Frida Watkins (Zumaia, 2008).
  • Helena Barrenetxea (Durango, 2007).
  • Maialen Aldazabal (Berriatua, 2006).
  • Elaia Gogenola (Berriatua, 2007).
  • Ihart Arakistain (Sopela, 2006).
  • Maite Ortiz de Mendibil (Vitoria-Gasteiz, 2005).
  • Arai Lejardi (Markina-Xemein, 2007).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu