Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis ugerlariak bederatzi dominagaz bueltau dira etxera
2026-09-14 07:37 KirolaKocaeliko Europako txapelketan irabazi ditue.
Txapelketako izarretako bat Nahia Zudaire izan da, Zubietako ugerlariak sei metal batu ditu: erreleboko probetan irabazitakoak podium bigaz batera, hiru zidar irabazi ditu tximeleta erako 100 metrokoan, era libreko 100 eta 400 S8 metrokoetan, eta brontze bat bular estiloko 100 metroko proban, SB7 kategorian.
Bestalde, Iñigo Llopis donostiarrak, erreleboetako metalagaz batera, zidarrezkoa irabazi dau bizkar erako 100 metrokoan S8 klasean, Espainiako errekorra hausita gainera.
Zudairek eta Llopisek ez dabe inoiz erritmoa eta mailea bajatuten nazinoarteko probetan. Isaac Pousada entrenatzaileagaz batera (Fundazinoaren bekea be badau), seriotasunez prestetan dabe hitzordu bakotxa, World Serieen barrukoa, Europako txapelketea zein Mundukoa. Oraingo honetan, Europako txapelketearen prestaketea ez da erraza izan, denporaldiaren zati handi batean ez baitzan ezagutzen noiz eta non egingo zan lehiaketea. Plangintza egokia egitea eta bertan helburuak eta kargak marketea ez da bape lan erraza izan, baina Nahia, Iñigo eta Isaac egokitzeko gaitasun handiko taldea da eta zaltasun guztiei aurre egiteko kapaz izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
