Euskal komunidade Venezuelarrak urteroko topaketea atondu dau

Bizkaie! 2024-04-24 09:35   Kulturea

Hurrengo zapatuan, hilak 27, Galdakaon.

Euskal Herrian bizi daen komunidade euskal-venezuelarrak datorren zapatuan, apirilaren 27an, egingo dau Galdakaon Urteko Topaketea, joan dan asteko data astebete atzeratu ondoren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak zirala eta. Topaketea, normalean apirilaren 19aren —Aberri Egun venezuelarraren egunaren— ondoko zapatuan egiten dabe, Simon Bolivar alkartea eta bertako buru Amaia Zenarutzabeitia atontzaile.

Senidetasun bazkaria, betiko lekuan egingo da, Galdakaoko Dog&Fox garagardotegian, arratsaldeko 15:00etan. Menua, egiazko venezuelarra, 30 euro personako izango da. Izena emoteko, deitu zenbaki honetara 653015813 (Amaia) edo bidali mezua pamayaz@gmail.com helbidera.

Meza eta bazkaria

Bazkariaren aurretik, meza atondu da azken urteko komunidadeko zenduak gogorazoteko 13:00etan Galdakaoko Santa Maria eleizan. Autoz doazenek, Lapurdi aparkalekuan itxi ahal izango dabe, doban eta eleizatik eta Dog&Fox gargardotegitik gertu.

Menua: Arepak, gazta krema eta tequeñoak; combinado navideño, pan de jamón, eta hallaca, oilo salda lagun; eta amaitzeko, quesillo. Edariak barne; ardo gorri nafarra, Errioxako beltza, ura edota freskagarriak. Kafea eta kopak aparte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu