Aste Nagusiko kartel lehiaketea, martxan

Bizkaie! 2024-04-23 11:21   Kulturea

Lanak, bagilaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Bilboko Udalak 44. edizinoa beteko dauen Aste Nagusiko kartel lehiaketearen deialdia iragarri dau. Proposamenak aurkezteko epea bagilaren 2ko 23:59ak arte egongo da zabalik.

Lanak formatu bertikalean aurkeztu beharko dira (50 cm x 70 cm) eta testu hau izan beharko dabe: Bilbao 2023-Aste Nagusia-Abuztuak 19-27 Agosto.

Lehiaketean edozein nazionalidadetako diseinu grafikoko profesionalek eta zaleek parte hartu ahal izango dabe. Aurkeztutako lanek, gehienez parte-hartzaile bakotxeko bi, originalak eta argitarabakoak izan beharko dabe eta izenburu edo goiburu batez identifikauta, izan be, aniztasuna balorauko da, rolak eta estereotipoak ebitauta. Diseinu grafikoko profesionalek eta amateurrek parte hartu ahal izango dabe.

Barritasun modura, egileak adimen artifizialeko (AA) sistemaren bat erabili badu, horren barri emon behar dau.

Herritarren aukeraketea

Kartel finalisten lehen aukeraketea Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak egingo dau. Epaimahaiak bederatzi kide izango ditu: Diseinu grafikoaren eta inguruaren komunikazinoaren munduagaz zerikusia daben bost persona; Udalbatzako hiru ordezkari, baita Itziar Urtasun Jai Batzordeko presidentea be; eta Bilboko Konparsen ordezkari bat.

Epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu eta kartel horreek bagilaren 17tik 23ra egingo dan herri-botazinoan parte hartuko dabe. Botazino sistema misto bidez egingo da, 2024ko Aste Nagusiaren irudia aukeratzeko orduan herritarren parte-hartzea errazteko; aurrez aurreko herri-botazinoa (zehaztu beharreko lekuan), udal webgunearen bidezko herri-botazinoa eta epaimahaiaren botazinoa. Kartel irabazlea, hiru botazinoak batuta puntuazino gehien lortzen dauena izango da. Epaia bagilaren 25an jakinarazoko da.

2024ko Aste Nagusia irudikatuko dauen lan finalisteak 3.000 euroko saria jasoko dau.

Konsultau oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu