Loraldiak 'Udako Ola'-ren hirugarren edizinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-04-23 10:53   Kulturea

Gazteei zuzendutako sormen egonaldia.

Loraldiak Udako Olare-ren hirugarren edizinoa atonduko dau bagilaren 24tik 29ra Lekeition. Udako Ola, 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzako sormen egonaldia da. Bertan, euskal kulturearen transmisinoa lantzen da. Egitasmoaren helburuak dira, transmisinoa lantzea, sormena sustatzea eta espazio sortzaile barria proponidutea, parte-hartzaileek bide propioa egin deien.

Gehienez 15 persona batzen dituan proiektua da, modu intensibo eta esklusiboan lan egin ahal izateko, ingurune segurua eta konfidantzakoa sortuz.

Sei eguneko sormen-egonaldia esperientzian oinarritzen da, sormen-laborategi bezela. Halanda ze, parte-hartzaileek euskal kulturearen erreferenteei buruzko eskola magistralak jasoten ditue. Gazteek Lekeitioko trinkete Etxean izango dabe aterpea.

Profesionalek eskainiko dituen saio horreetan, gazteek aukerea izango dabe erreferente kulturalak bertatik bertara ezagutzeko, transmisinoa lantzeko eta arlo espezifikoakaz lotutako edukiak jasoteko. Aurtengo edizinoan, Ane Labaka, Leire Vargas, Amets Aranguren, Josu Martinez artistek eta Dantzaz Dantza jantza taldeak hartuko dabe parte. Ganera, gazteek sorkuntza propioa landuko dabe egonaldian zehar eta azken egunean Lekeitioko herriaren aurrean aurkeztuko ditue obrak, Edurne Azkaratek zuzenduta.

Loraldiak Lekeitioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Euskera eta Kirol Sailaren babesa jaso dau egistamoa aurrera eroateko.

Emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu