Euskadiko liburutegietan igaz 2,7 miloe mailegu egin ziran

Bizkaie! 2024-04-22 11:19   Kulturea

Orain lau urte baino % 48 gehiago.

Azken lau urtetan Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan %48ko hazkundea izan da maileguetan eta pandemiak sortutako jatsiera ia erabat estali da. Igaz, Sareak 2.740.425 mailegu egin zituan eta papelak (2.618.524) indartsu jarraitzen dau euskarri digitalen aurrean. Horrezaz gan, 253.363 mailegu egin dira liburutegien artean, hau da, erabiltzaile batek liburu bat bere liburutegian aurkitzen ez dauenean, beste batetik helarazten jako. Sareak 976.465 lagun batzen ditu eta igaz 42.000 erabiltzaile barri baino gehiagok izena emon eben.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuak 2004an sortu eban Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea, Euskadiko liburutegi publiko guztiak batzeko, sinergiak sortzeko eta zerbitzuak hobetzeko. Sarearen oinarria udal-titulartasuneko liburutegiak dira, baina bertan dagoz Arabako Foru Aldundiaren Ignacio Aldecoa liburutegia eta sartzeko dago da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Koldo Mitxelena Kulturunea. Sarean udalaz kanpoko titulartasuneko beste liburutegi batzuk be sartzen dira (Eusko Jaurlaritzearen Liburutegi Nagusia, Arantzazuko Liburutegia, HABE...). Gaur egun Euskadiko Irakurketa Publiko Sarea 198 udalerritan kokatutako 297 liburutegik osotzen dabe eta 6.899.917 ale batzen ditu.

Honako honeek dira Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean 2023an gehien mailegatutako liburuak:

- Gaztelaniaz:

  • Esperando al diluvio (Dolores Redondo).
  • El ladrón de rostros (Ibon Martin).
  • El cuco de cristal (Javier Castillo).

- Euskeraz:

  • Bar Gloria (Nerea Ibarzabal).
  • Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez).
  • Azken etxea (Arantza Urretabizkaia).

eLiburutegia

Euskadiko liburutegi digitalak, eLiburutegiak, bestetik, igaz 121.901 mailegu egin zituen. Gainera
6.826 erabiltzaile berri erregistratu ziren eta guztira, gaur egun, 65.686 pertsona daude eLiburutegian izena emonda. Mailegu gehien egin zan hilabetea abuztua izan zan (11.284) eta erabiltzaile barri gehien erregistratu zan hilabetea urria izan zan. Honako hauek dira 2023ko mailegu datuak:

  • Urtarrila 9.374.
  • Otsaila 8.721.
  • Martia 9.799.
  • Apirila 9.954.
  • Maiatza 9.574.
  • Bagila 9.438.
  • Garagarrila 11.274.
  • Abuztua 11.284.
  • Iraila 10.508.
  • Urria 11.162.
  • Zemendia 10.256.
  • Abendua 10.557 .

Danetara 121.901 mailegu egin ziran.

2023an honako honeek izan ziran eLiburutegian gehien mailegatutako liburuak:

- Gaztelaniaz:

  • El ladrón de rostros (Ibon Martin).
  • Todo arte (Juan Gómez Jurado).
  • Esperando al diluvio (Dolores Redondo).
  • E nido del cuco (Camilla Läckberg).

- Euskeraz:

  • Miñan (Amets Arzallus eta Ibrahima Balde).
  • Bar Gloria (Nerea Ibarzabal).
  • Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez).
  • 19 kamera (Jon Arretxe).

Gaur egun 30.631 ale batzen ditu eLiburutegiak eta 12.600 film eta dokumental inguru ikusteko aukerea be eskaintzen dau. Nobedade lez, 2023. urtean, audioliburuak be eskuragarri jarri dira liburutegi digitalean: 569 audio-liburu dagoz erabiltzaileen eskura.

Bestalde, euskal idazleei autorpena egiteko, eLiburutegian Euskadi Literatura Saria irabazi izan daben obrak batzen dituan atal berezia sortu da 2023an eta, holan, erabiltzaileek errazago izango ditue eskuragarri saritutako obrak.

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 2014. urtean jarri eban martxan eLiburutegia egilearen eskubideak errespetatuko dituan eduki digitalen konsumo atondua eskaintzeko helburuagaz.

Liburutegi digitala erabili ahal izateko, erabiltzaileak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) liburutegi publiko batean altea emonda egon behar dau eta liburutegi-txartelaren bitartez, persona horrek erabiltzaile-izena eta sarbide-pasahitza lortzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu