'Indarkeriaren oi(h)artzunak' filmak ikusleen saria irabazi dau

Bizkaie! 2024-04-22 07:40   Zinemea

Giza Eskubideen 21. Zinemaldian.

Indarkeriaren oi(h)artzunak (Amaia Merino eta Ander Iriarte; Espainia, 2023). | Ikusi handiago | Argazki originala

Indarkeriaren oi(h)artzunak (Amaia Merino eta Ander Iriarte; Espainia, 2023) filmak Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian film luze onenaren Ikusleen Saria irabazi dau.

Mediha (Hasan Oswald; AEB, 2023) pelikuleak Amnesty International erakundeak emoten dauen Film Onenaren Saria irabazi dau eta Anna Hints zuzendariaren The Weight of Life (Estonia-Frantzia, 2024) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenaren Saria (3000 euro).

Victoria Eugenia Antzokian banatu ditue sariak eta ondoren jaialdiari amaierea emon deutso Nina (Ana Jaurrieta; Espainia, 2023) filmaren proiekzinoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu