Ainhoa Aizpuruak bertsolaritzeari eta prosodiari buruzko tesia aurkeztu dau
2024-04-22 08:23 BertsolaritzeaEHUko doktore izentau dabe.
Bertsolaritza eta prosodiari buruzko tesia aurkeztu dau Ainhoa Aizpurua Insaustik EHUko Arabako Campusean, Gasteizen. Euskerazko bat-bateko bertsoen erritmoa: Silabatzea, erritmo-ereduak eta taldekatzea izenburupean, kalifikazino gorena jaso eta Cum Laude izentapena jasotea aztertuko dau epaimahaiak. Ikerketa horrek ahalbidetu deutso EHUn doktore izatea.
Prozesu luzea izan da tesia aurkeztu aurrekoa: Laboa Katedrak eta Mintzolak proiektua saritu eutsien, eta horren ondoren aurkeztu zan ikerketa deialdira. Hori be saritua, ikertzaile lanetan ibili da. Tesian zuzendari izan ditu Oroitz Jauregi eta Lourdes Oñaederra. Horreezaz gan, Joseba Lakarra, Irantzu Epelde eta Elixabete Perez izan dira epaimahaikideak.
Aizpuruak hartu-emon estuak ditu Bertsozale Alkarteagaz. Arabako Bertsozale Alkarteko ikerkuntza arduraduna da. Ganera, epaile taldean be badabil, 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan zein bestelakoetan. Ikerketako prozesuan, hain zuzen be, Bertsozale Alkartearen eta Xenpelar Dokumentazino Zentroaren laguntzinoa jaso dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!