Nafarroako Eskolartekoa apirilaren 26an izango da

Bizkaie! 2024-04-19 12:36   Bertsolaritzea

Txapelketearen 38. edizinoa izango da aurtengoa.

14 eta 18 urte bitarteko sei bertsolari gaztek hartuko dabe parte apirilaren 26an Iruñean jokatuko dan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 38. edizinoan. Laban izango da saioa 18:00etik aurrera.

Amaia Fernández Tabernero (Iruñea), Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea) dira Nafarroako Eskolarteko Txapelketan parte hartuko daben sei bertsolariak. Ander Aranburuk aurkeztuko dau saioa, eta Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont eta Nerea Bruño dira saioko epaileak.

Lehenengo fasean bertsolari guztiak ibiliko dira, eta ondokoa egin beharko dabe:

  • Agurra.
  • Lau oinak emonda bertso bana.
  • Bukaerea emonda bertso bana.
  • Berbea gaitzat hartua bertso bana.
  • Gai orokorra emonda, gehienez 5 puntuko bertso bana.

Hortik, lau bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera, eta ondoko hau da sailkatuek egin beharko daben lana:

  • Zortziko txikian, bina bertso.
  • Ganbarako lana: Puntu bati erantzunez bertsoa eta gaia emonda bertsoa.

Lan guztiak eginda puntu gehien batzen dituan bertsolariak jantziko dau aurtengo txapela. Lehenengo biak, ganera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira.

Sartzea doban izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu