Madrilgo Euskal Etxeak Euskerazko XII. Poesia Lehiaketea atondu dau
2024-04-19 10:44 KultureaLanak aurkezteko epea bagilaren 2ra arte izango da.
Madrilgo Euskal Etxeak Euskerazko XII. Poesia Lehiaketea atondu dau, Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskal Herriko Susa eta Erein argitaletxeen laguntzinoagaz. Edozeinei zuzendutako lehiaketea da eta kategoria bi dagoz, Madrilgoentzat eta Madrilgo Euskal Etxeko bazkide ez diranentzat. Beraz, munduko ganerako euskal etxeetako euskera ikasle eta kideek parte hartzeko aukerea dabe.
Poesia bakarra aurkeztu ahal izango da, euskeraz eta bakarka idatzia, originala, inon argitaratu gabea eta inongo literatura lehiaketan saririk eskuratu gabea. Lanen luzera, gaia, errimea eta neurriak libreak izango dira. Epaimahaia Euskal Etxeak hautatuko personek osotuko dabe.
Lanak aurkezteko epea 2024ko bagilaren 2a izango da eta irabazlea hilaren 24an jakinarazoko dabe. Madrilgoek Euskal Etxean bertan aurkeztu ahal izango da, gutun itxi batean eta baita posta elektronikoz be, helbide honetan. Lanaren izenburuaz gan, egilearen datuak jasotzen dituen agiria bidali beharko da: izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, e-posta, NANaren fotokopia erantsita, eta Madrilgo Euskal Etxeko bazkidea dan edo ez adierazoz.
- Sari orokorrak:
- Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
- Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat.
- Euskal Etxeko bazkideen arteko sariak:
- Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
- Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!