'BASQUE. Artea' liburuaren edizino barria kaleratu dabe

Bizkaie! 2024-04-19 09:06   Kulturea

Euskal artearen inguruko BASQUE. Artea liburuaren edizino berria argitarau dau Etxepare Euskal Institutuak. Euskerea eta euskal kultureari eskainitako hamabi liburuetako bat da, BASQUE. bildumearen barruan kaleratuta. Ane Lekuona eta Ismael Manterola doktore, arte kritikari eta komisarioek idatzi dabe liburua.

Egileek adierazo dabenez, Euskal Herriaren historiaz asko esaten deusku, garai bakotxean artistek nola irudikatu daben euskal kultura deskubriduz eta euskal kulturea eta gizartea gehiago ezagutzeko aukerwa izango dogu argitalpenean. Deskargau doban hemen.

Euskal artearen historiaren errepasoa egiten dau liburuak, 1900etik gaur egunera bitartean egindako lan esanguratsuetako batzuk aitatuz; Dario Regoyosen lanetatik, Esther Ferrerren lanetaraino, hainbat artisten lanak aztertuz, esaterako, margolaritzea, eskulturea, kartelgintzea, bideo-artea edo instalazinoak.

Etxepare Euskal Institutuak sortutako bildumeak hamabi kultura-adierazpide batu ditu; euskerearen tradizinoa eta abangoardia buztartuz. Kulturearen taupadatik, nondik gatozen, non gagozen eta nora goazen jakiteko aukerea izango dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu