'Dragoi-Jagolea' filma, EAEko zinemetan ikusgai
2024-04-19 08:00 ZinemeaZinemea Euskeraz programearen barruan.
Dragoi-jagolea filmea gaur, hilak 18, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik.
Zineuskadik sustatutako egistamoaren barruan aurten ikusiko dogun hirugarren filma da, Museoaren zaindariak lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak, eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da.
Sinopsia
Garai ilunak dira Txina inperialean. Antxina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak ziran dragoiak, oldarkorrak eta ziegetan giltzapetuak izan dira. Mendiko gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari iges egiten laguntzen deutso, eta batera altxorrik preziatuena berreskuratzeko misinoari ekingo deutse, izan be, hilezkortasuna lortzeko ahalmen magikoa eskurau nahi dauen azti gaizto batek ostutako azken herensuge-arrautzearen bila joango dira.
Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektauko dabe: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).
Datozen hilebeteetan, ondoko film honeek ikusteko aukerea izango da Zinemea Euskeraz programearen barruan: maiatzaren 10ean, Deep Sea, eta maiatzaren 24an, barriz, Jungle Bunch 2.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!