Euskal Bibliotekeak Ander Manterolaren izena hartuko dau
2024-04-18 10:39 KultureaBetiko liburuak, liburuak betiko.
Labayru Fundazinoak urteko Batzar Nagusia egingo dau apirilaren 22an, arratsaldeko 18:30ean Bilboko BBK Aretoan. Urtero lez, Labayruko kide guztiak deialdian parte hartzera konbidauak izan dira. Bertan urtean zehar egindako egitasmoak errepasau eta aztertu egingo ditue alkarregaz.
Gizarte-sarea sendotzeko eta ugaritzeko deialdia egin dau Labayru Fundazinoak. Halanda ze, aurtengo Batzar Nagusian erakundearen helburuagaz bat egiten daben hainbat persona konbidau ditu. Horrezaz gan, saioan, besteak beste, aurreko Batzarreko Txostena onartu, 2023ko jardueren laburpena erakutsi, 2024ko aurrekontua aurkeztu eta Artezkaritzako kideak barriztatuko dira.
Ander Manterolak Labayru Fundazinoaren sorreratik egindako ibilbidea autortzeko, hemendik aurrera Euskal Bibliotekeak bere izena hartuko dau. Espazino horrek euskal kulturagaz lotutako milaka liburu, aldizkari, kartel, argazki, liburuxka eta dokumentu batzen ditu. Bertan gordetako material asko ezin dira beste inon topau, eta beraz, erreferentziazko dokumentazino-zentroa da Eusko Jaurlaritzeak adierazo dauenez. Joseba Santxok egingo dau omenaldiko hitzaldia: Betiko liburuak, liburuak betiko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!