'Lehertu da', Addar taldearen kantu barria
2024-04-18 09:46 MusikeaBideoklipa gaur, hilak 18, estreinau eta barikutik aurrera Spotify-en entzun ahal izango da.
Bermeotarren Lehertu arte 2024ko urtarrilean Bilboko Koba estudioan grabau eben beste abesti batzuekaz batera eta taldekideak pozarren dagoz emoitzeagaz. Erritmo sendoa eta energiaz betetako abestia da, melodia itsaskorra eta landua, gitarra zorrotzak eta sekulako abeslari baten kolaborazinoa: Juan Sangre (Governors, Fjord, Ekon...).
Bideoa Danel Garay-k egin dau eta azalaren ilustrazinoa, barriz, Imanol Rodriguezek sortua da.
Lehertu arte kantuaren bideoa gaur, hilak 18, arratsaldeko 20:00etatik aurrera ikusi ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!