Morro de Toix, itsasoaren erdian jantzan

Bizkaie! 2024-04-18 08:24   Ibilian-ibilian

8,6 kilometroko eta 377 metroko desnibel positiboko bueltea proponiduten deutsuet.

Ezusteko itzela emon deusku menditxo horrek, izan be, Calpetik igota, kotxez bertara gerturatzeko aukerea emoten dau, baina, guk, Alteatik egin genduan ibilaldia. Altean dagoan eskalada eskolearen ondo-ondotik, hain zuen be. Hori bai, igoerea teknikoa da eta momentu batzuetan, trepau egin behar dogu. Ibilbidean, Altea eta Benidorm ikusten doguz, baita itsasoa be.

Ibilbidea hasteko, Alteako Mascarat kalatik hasiko gara. Guztira, 8,6 kilometroko eta 377 metroko desnibel positiboko bueltea proponiduten deutsuet, lehenenago aitatu dodan igoera tekniko horretatik. Hori galarazoteko nahian, kotxean igoteko aukerea dago. Beraz, aukera bi dagoz: Kalatik gora eginez, urbanizazinoetatik pasau eta bertako etxe ikaragarriak ikusten doguz. Aurrera egin ahala, ikuspegia zabaldu egiten da eta eskalada eskolara helduko gara. Bertan, harri artetik, gero eta handiagoak, antenetara igongo dogu.

Bertan, asfaltozko bidea dago eta horren ostean, Morro de Toixera igongo dogu Alteako eta Benidormeko egundoko ikuspegiak ikusteko. Behin ohituta eta gora eginez, barriro geldialditxua egingo dogu, izan be, Calpe ikusiko dogu aurrez aurre.

Bitxia benetan Calpek dauen kutsua; mendi gitxi dagoz, Ifach lako mendiak eskaintzen dituan edertasuna eta aukerea, oso turistikoa dan herrian. Hori dai, hain zuzen be, Calpen kontrastea da berezitasuna. Ikusmina, barriz, ez da gitxi; sortzen, diseinetan, lerrotzen eta bistaraten dauen lerroa, itsasoaren alboan, izugarria eta ederra.

Calpera bajatuteko, hobe pistatik egitea, bestetik baino; halanda ze, teknikotasuna igoeran baino ez dogu izango eta orain, Calperen auzo, ikuspegi eta kontrasteak disfrutetako momentua da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu