Iurretako Udalak 2023 Euskerearen Erabilera Normalizetako Plana jarri dau martxan

Bizkaie! 2024-04-17 09:41   Euskerea berbagai

Datozen urteetarako Udalaren hizkuntza politika zehaztea da helburua.

Iurretako Udalak joan dan abenduan onartutako 2023-2027 Euskerearen Erabilerea Normalizetako Plana jarri dau martxan. Plan hori udal langileakaz batera diseinau eta datozen urteetan Iurretako Udalaren hizkuntza politika aurrera eroateko tresna nagusia izango da.

Plan horrek datozen urteetarako erronka nagusi bi jasoten ditu: euskerearen kudeaketea udal arlo guztietan sartzea eta Udalaren hizkuntza politikea betetea, arreta berezia jarriz herritarren arretan, udal eskaintzan eta lan hizkuntzan.

Plan honen bidez, Iurretako Udaleko euskerearen egoera zehaztu eta egoera hori hobetzeko beharrezko ekintzak ezarri dira, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta erakundearen eremu guztietan euskerearen erabilerea areagotzeko sustapen-ekintzak martxan jarriz.

Metodologiari jagokonez, Euskerea Normalizetako Kudeaketa eta Erabilera Esparru barria hartu da kontuan eta egiturak be sortu dira plana alkarlanean diseinetako, izan be, Iurretako Udalak prozesu osoan zehar parte-hartzaile guztien adostasuna, inplikazinoa eta lankidetzea jagon dau, langileen parte-hartzea bultzatuz, euskerearen erabilerea sustatzeko konpromiso indibidualak eta kolektiboak hartu deiezan.

Era berean, erakundeak konpromisoak hartu ditu langileakaz, normalizazinorako baliabideak emonez eta prestakuntzea erraztuz, besteak beste.

Iurretako alkate Oskar Kokak azaldu dauenez, 33 urte igaro dira Udalak bere lehen erabilera plana ezarri ebanetik, eta denpora honetan aurrerapen asko egin dira euskerearen erabileran, baina oraindino asko dago hobetzeko hizkuntza ofizialen kudeaketa bikainean. Hori dala eta, 2027. urtera arteko plan bat onartu da eta, horretarako, udal-langileen lankidetzea eta inplikazinoa ditugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu