Bagilean agur esango deutse 'Anonyme Popular' ikuskizunari
2024-04-16 13:39 BertsolaritzeaMaiatzean New York eta Washingtonen ibili ondoren, Agian bertso-kantea aurkeztu dogu.
2023ko urtarrilaren 29an eskaini genduan lehenengoz Anonyme Popular zuzenean, eta 2024ko bagilaren 6an emongo dogu azkenengoz, Bilboko Kafe Antzokian. Ordurako, berrogei bider ibili izango gara jentaurrean. Oso gustura gagoz egindako bide ederragaz eta esker oneko emonaldiak atondu zein jarraitu dituzuen anonimo popular guztiokaz.
Azken Agurrak izenburua ipini deutsagu despedidako bira txiki honi. Bira txiki dinogu, izan be, Bilbon lagun artean azkena egin aurretik , orain arte heldu ez garen uriburu bietan be ibiliko gara udaberri honen azkenetan: Gasteizen (maiatzaren 31n, Jimmy Jazzen eta Baionan (bagilaren 1ean, Hendaiako Biltxoko Elkartean).
Maiatzaren hasieran, AEBetan emonaldi bi egingo doguz: maiatzaren 2an, Washingtonen izango gara, Marylandeko Unibersidadearen School of Languages, Literatures & Cultures-ek gonbidatuta, Another May 2 ekitaldian. Maiatzaren 3an, barriz, poesia, musikea eta performance arteak landuz urtero New York urian egiten dan Kerouac Festival-ean parte hartuko dogu. Berezia izango da, guretzat, hitz esanaren munduko uriburuan Anonyme Popular aurkeztea: poesia jazzistikoa, hip hopa, spoken worda sortu ziran uriaren bihotzean, baita musikearen, zuzeneko ikuskizunen eta bideo-sorkuntzearen urian be. Gaur egun, hainbat hizkuntzatan adierazpide horreetan dabizan artistakaz, gainera.
Informazino gehiago hemen.
Agian bertso-kantua, agurtu aurreko epilogo moduan:
AEBetan eta agurrak kantau aurretik, baina, azken sorkuntza bat egin nahi genduan, Anonyme Popular ikus-entzunezko bertso egitasmoaren epilogo moduan. Agian izenburua emon deutsagu azken honi, eta Aiora Renteria Zea Mays taldeko kidea konbidau dogu bere ahots indartsua sartu daian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!