VII. 'Crossover. Cultura de Series' jaialdia aurkeztu dabe
2024-04-16 10:06 KultureaDonostian izango da apirilaren 22tik 27ra.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Kultur Factory kultur agentziak, Crossover. Kultura de Series erakusketea atondu dabe. Goizane Alvarez Kultura diputaduak xehetasun guztiak emon ditu, Patxi Presa jaialdiko zuzendariagaz eta Jon Paul Arroyo Kultur Factory jaialdiko produktoreagaz batera. Jaialdiak Koldo Mitxelena Kulturunean (Santa Teresa komentua) eta Tabakaleran izango ditu egoitzak.
Alvarezek nabarmendu dauanez, Crossover Gipuzkoan ikus-entzunezkoen kulturea sustatzeko eta garatzeko dogun konpromisoaren adibide da. Elias Querejeta Zine Eskola eta Zinegileen alkarrizketak zikloa batuz, lurraldeko kultur eskaintzea indartu nahi dogu. Jaialdien eta kultura-ekitaldien arteko lankidetzea eta sinergiak sormen-trukerako eta aberastasun kulturalerako giro aproposa sortzen laguntzen dau.
Urtero lez, Crossover. Cultura de Series jaialdian Robin Green, Diego Rey, Danele Sarriugarte, Pedro Vallin, Emilio Domenech, Ana Marcos, Ramón Campos, Elvira Mínguez, Khalid El Paisano, Tristán Ulloa, Ramón Campos, Clara Roquet, Marta Etura, Irene Escolar edo Elena Anaya lako arpegi ezagunek hartuko dabe parte.
Estreinaldi esklusiboak egongo dira, esaterako, Apples Never Fall, Marbella, Without Sin edo Las largas sombras ikus-entzunezkoak.
Berbaldietan, barriz, telesailen kultureari, politikeari eta fikzinoari buruzko eztabaidak egingo dira, baita sare sozialetako intimidadeari buruzko analisiak be, Atresplayer Premium eta bere Red Flags seriearen eskutik. Ikusmen-efektuei buruzko masterclas-ak be eskainiko dira Reina Roja lako serien bidez.
Horrezaz gan, Series Gourmet saila egingo da, telesailei buruzko berbaldia. Ganera, Batalla de Series zikloan, Doctor en Alaska eta Corrupción en Miami lako klasikoak aurrez aurre jarriko dira.
Ganera, jaialdiak erakunde garrantzitsuen laguntzinoa izango dau eta streaming plataforma liderrek hartu dabe parte.
Aldez aurreko aperitibo bat
Jaialdia hasi aurretik, hilaren 17an, 18:00etan, Iñaki Aliste Lizarralde ilustratzaile gipuzkoarraren Behind the Screens erakusketea inaugurauko da. Santa Teresa komentuko Atari espazioan jarriko da maiatzaren 5era arte, eta serien barrualdera bisitea egingo da planoen eta ilustrazinoen bidez. Plano eta ilustrazino horreetan pantaila txikiko personaia gogokoenetako batzuk bizi diran espazioak birsortzen dira. Bisitariak 100 original eta print baino gehiago ikusi ahal izango ditu, besteak beste, Friends, Breaking Bad edo Los Simpson serietakoak.
Robin Green-ek liburua aurkeztuko dau
Robin Greenek Rolling Stoneren urrezko aroko artikulu aipagarrienetako batzuk idatzi zituan (New Mexicoko Dennis Hopperri buruzko erreportajea, adibidez). Apirilaren 17an eskainiko dauen saioan, Doctor en Alaskan eta Los Sopranon serietan egindako lanagaitik lortutako Emmy eta Golden Globe sariez be berba egingo dau. Alkarrizketea arratsaldeko 19:00retan izango da KMKn (Santa Teresa Komentuko Ekitaldi Aretoan).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!