'Ipuin kontalariak auzoz auzo' programea atondu dabe
2024-04-15 12:44 KultureaApirilaren 18tik 30era arte.
Apirilaren 18tik 30era bitartean, Bilboko auzoetako Liburutegi eta Udaltegietan, Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo programearen lehen edizinoko jarduerak egingo dira.
Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala-eta (apirilaren 23an) Bilboko Udalak bultzautako ekimenari esker, hainbat ipuin-kontalarik umeei zuzendutako ipuinak kontauko ditue.
Ipuin guztiak euskeraz irakurriko dira, apirilaren 18an Castañoseko Liburutegian irakurriko dana ezen ez, ingelesez egingo baita.
Programazinoa
- Apirilak 18, eguena, Altamirako Udaltegian.
- Zazpi Sarraileko kutxa. Joxe Aldasoro. 18:00etan.
- Apirilak 18, Basurtoko Liburutegian.
- Apirilak 18, Castaños Liburutegian.
- Apirilak 19, Uretamendiko Udaltegian.
- Mamuak eta beste auzokide batzuk. Nerea Ariznabarreta – NAITA Produkzioak. 18:00etan.
- Apirilak 20, Deustuko liburutegian.
- Apirilak 20, Masustegiko Udaltegian.
- Ipuinak Dantzan. Ana Apika. 18:00etan.
- Apirilak 23, Iralako Liburutegian.
- Apirilak 23, Otxarkoagako Liburutegian.
- Apirilak 23, Errekaldeko Liburutegian.
- Apirilak 24, Zurbaranbarriko Liburutegian.
- Apirilak 25, Ibaialdeko Liburutegian.
- Apirilak 26, Arangoitiko Udaltegian.
- Bazen behin... Liburutegi bat. Sorgina Txirulina. 17:30ean.
- Apirilak 26, Olabeagako Udaltegian.
- Munstroak, printzesak eta sorginaren bat. Rakel Imaz. 18:00etan.
- Apirilak 27, Begoñako Liburutegian.
- Apirilak 27, Carmen Plazan (Santutxu).
- Liburuen magia. Bego Alabazan. 12:00etan.
- Apirilak 30, Barrainkua Udaltegian.
- Barre egiteko ipuinak. Bego Alabazan. 18:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!