'Musika dibertigarria - La musica me divierte' kontzertu didaktikoak Bilbon

Bizkaie! 2024-04-15 11:19   Musikea

Apirilaren 19tik aurrera Bertendona Institutuan.

Joshua Edelman Quintet | Ikusi handiago | Argazki originala

Programea

Apirilak 19, ostirala, 19:00etan. Dolmen Ensemble haize-boskotea – Sustraiak. Ibon Ariznabarreta, zeharkako txirula; Mikel Albistur, oboea; Eider Garcia de la Torre, klarinetea; Aitor Gullon, fagota; eta Asier Urreta, tronpa.

Boskoteak folklorean eta sei konpositore handiren sustraien ezaugarri dan herri musikan oinarritutako soinu-esperientzia eskainiko dau. XIX. mende amaierako Vienako kulturak, Estatu Batuetako Erromantizismoak eta neoklasizismo frantsesak aretoa beteko dabe.

- Apirilak 26, barikua, 19:00retan. Lorena Ferreiro sopranoa eta Iñaki Belasko pianoan – Belle Epoqueren Erara. Kanturako eta pianorako errezitaldi honek herritarrak XX. mende hasierako Parisko musika-girora hurbilduko ditu, areto-musikarekin, kafe-antzokiarekin eta kabaretarekin.

- Maiatzak 3, barikua, 19:00retan. Perkusbika – Perkusino Mundua. Vicent Zaragoza eta Elur Arrieta. Bikoteak errepertorio bat eskainiko dau, ahotsez eta perkusinoz interpretautako abesti tradizionaletatik hasi eta XX. mendeko lanetaraino, familia horretako instrumentuetarako idatziak.

- Maiatzak 10, barikua, 19:00retan. Joshua Edelman Quintet. Jazz Afrolatinoa. Joshua Edelman pianoan, Adrian Zarrabeitia tronboian, Loisel Machín kontrabaxuan eta Richard Pacheco eta Fabian Reyes perkusinoan. Aurkeztuko daben proiektua jazzak komuniketako dauen indarraren metaforea da, kultura eta belaunaldi anitzeko alkarrizketea, musikarien arteko ulermena, errespetua eta alkarrizketea sinbolizetan dituana.

- Maiatzak 11, zapatua, 18:00etan. Dolmen Ensemble haize-boskotea – Pedro Otsoa. Ibon Ariznabarreta, zeharkako txirulea; Mikel Albistur, oboea; Eider Garcia de la Torre, klarinetea; Aitor Gullon, fagota; eta Asier Urreta, tronpa-jolea.

Kontzertuak umeentzat eta familientzat dira, eta Serguéi Prokófievek sortutako ipuin musikal ospetsua eskaintzen dau.

Sarrerak

Sarrerak eskuratu hemen. Gitxienez sarreren % 20 aretoan bertan eskuratu ahal izango dira kontzertua hasi baino ordubete lehenago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu