'Taket' eta 'Far West', finalaurrekoetan

Bizkaie! 2024-04-16 08:00   Bertsolaritzea

Laugarren kanporaketea eguaztenean izango da Algortan.

Bilboko saioan Gaztetu ala hil eta Taket taldeak ibili ziran. Lehenengo saioa Kalderapekon egin eben eta Errondabiden bigarrena. Lagun arteko giro goxo eta atseginean jardun eben talde biak, adierazo dabe atontzaileek. Garaipena, Laket taldeak lortu eban.

Barikuko beste saioa Zallan izan zan Estropozu eta Far West taldeen artean. Eskualdeko taldeak, Far West taldeak, lortu eban finalaurrekorako txartela, saio puntuagarri biren ostean. Hirugarren geldialdian, epeile barik, bertsotan jarraitu eben taldeek, taldeko kide danen parte hartzeagaz kasu horretan be, hau da, epaile eta aurkezle lanetan ibili ziranek be egin eben bertsotan. 

Beraz, Far West eta Taket taldeek lortu dabe maiatzaren 25ean jokatuko diran finalaurrekoetako txartela.

Laugarren kanporaketea, eguaztenean

Apirilaren 17an jokatuko dabe kanporaketea Uribe Kostako Karidadeko masokistak taldeko kideek eta Lea Artibaiko LeartiBai+ taldekoek.

Taldeek horrela erabagita, saio bi egingo ditue: lehenengoa Salemenen izango da 19:00etan, eta bigarrena Azebarrin 20:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu