Josu Goikoetxea, Joseba Jaka bekearen irabazlea

Bizkaie! 2024-04-12 08:00   Kulturea

10.000 euro jasoko ditu urtebeteko epean liburua egin deian.

Josu Goikoetxea Geruzagak Hiltzailea eta beste ipuin batzuk proiektua aurkeztu eban, eta Irati Majuelo Itoitzek, Itziar Ugarte Irizarrek eta Iban Zaldua Gonzalezek osututako epaimahaiak erabagi dau aurkeztu ziran 15 lanen artean bekea lan horri emotea.

Ipuin soltez osoturiko bildumea definiduten erraza ez izan arren, laginean aurkezturiko ipuinen kalidadea nabarmendu dabe epaimahaikideek: originaltasuna, indarra, adierazoteko ahalmena eta irakurtzeko sortzen dauan gogoa.

Egileak 10.000 euro jasoko ditu urtebeteko epean liburua egin deian. Liburua, ondoren, Elkar argitaletxeak argitaratuko dau.

Egileak eskerrak emon deutso Elkar Fundazinoari eta epaimahaiari.

Josu Goikoetxea

Josu Bilbon bizi dan gernikarra da, eta ezaguna da euskal kultur munduan. Lubaki bandako partaidea izan zan, eta batez be ezaguna da bertso munduan; gai-jartzaile izateaz gan, Hitzetik Hortzera telebista saioko zuzendaria eta aurkezlea izan zan. Poesia liburu bat argitaratu eban, Zer luzea negu hau (2018), eta umeentzako album bat, Mia, Marteko robota. Horrezaz gan, Walt Whitmanen antologia itzuli dau Munduko Poesia Kaieretarako.

Joseba Jaka bekea

Joseba Jaka bekak lehen aldi bat izan eban 1996 eta 2006 artean, literatura lanetarako bekak emonez. Ondoren, geldirik egon zan hamar urtez, eta 2016an barriro jarri zan martxan. Bigarren aldi horretan, literatura lanetarako ez ezeze, musika edo antzerki proiektuetarako be emon dira bekak. Maiatzaren 23an jasoko dau 2024ko Elkar Saria, Adunan egingo dan ekitaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu