Nazinoarteko bederatzi banda izango dira 'Haizetara' Lehiaketan
2024-04-11 10:55 KultureaHerriko kaleak hartuko ditue bagilaren 21, 22 eta 23an.
Urtero lez, Amorebieta-Etxanok Haizetara Fanfarre, Banda eta Kale Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea atondu dau; jatorri askotako bederatzi taldek herriko kaleak hartuko ditue bagilaren 21, 22 eta 23an, ekimenaren XVII. edizinoan.
Aurton, 12 nazionalidadetako 51 taldek aurkeztu dabe hautagaitzea: Frantzia, Italia, Canada, Portugal, Australia, Txile, Mexiko, Belgika, Argentina, Erresuma Batua, Benim eta Espainiak. Guztira, hiru sari banatuko dira: epaimahaikideek bi emongo ditue, eta herritarrek, bat.
Estaduari jagokonez, 13 probintziatako hautagaitzak jaso ditue: Tenerife, Barcelona, Madrid, Jaén, Gipuzkoa, Valencia, Segovia, Valladolid, Palencia, Navarra, Albacete, Zaragoza eta Bizkaia.
Nazinoarteko bederatzi banda
Lehiaketean parte hartuko daben bederatzi bandak bagilaren 21ean aurkeztuko dira, 19:00retan, Zelaieta Parkean, eta guztiek hainbat ikuskizun eskainiko ditue Amorebieta-Etxanoko kaleetan. Hiru eguneko lehiaketan, talde bakotxak 4 kontzertu eskainiko ditu herriko hainbat tokitan, eta bagilaren 23an sari-banaketeak emongo deutso amaierea 13:00ean lehiaketeari.
Ondoko honeek dira Amorebieta-Etxanon izango doguzan bandak: Tenampa Brass Band (Mexiko); Orchestre National Du Jahniner (Frantzia); Brazzmatazz (Belgika); UGS Brass Band (Frantzia); Llareggub Brass Band (Erresuma Batua); Pixie & Dixie Band (Espainia); Trocamba Matanusca (Espainia); Tamarros (Italia); eta New Tocados (Espainia).
Hiru sari
Kaleko Fanfarreen, Banden eta Musikearen Nazinoarteko Lehiaketan parte hartzen daben taldeek lehiaketako hiru sarietako bat irabaztea izango dabe helburu. Amorebieta-Etxanoko Udalak izentautako epaimahaiak aukeratuko ditu sarietako bi: 15.000 euroko Banda Onenaren saria eta 1.000 euroko Instrumentista Onenaren saria. Hirugarren sari bat be izango da: zornotzarrek eta Amorebieta-Etxanora hurreratuko diranak euren banda irabazlearen alde botau ahal izango dabe www.haizetara.eus webgunearen bitartez, eta Publikoaren Sariaren talde irabazleak 4.000 euroko saria jasoko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!