Martxan CAF-Elhuyar sariketea
2024-04-10 12:44 Kultureakonta(kta)tu lelopean.
Martxan da CAF-Elhuyar sariketea, zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskeraz gizarteratzeko lanak autortzea eta bultzatzea helburu dauena. Elhuyarrek atontzen dau egitasmoa, CAF enpresagaz batera, NEIKERen babesagaz.
Helburu bi ditu sariketeak: egileen (zientziazaleak, zientzialariak, eragileak) jakintzea, ikerketea edo egitasmoen barri emotea; eta, jentearen kezka, behar edo interesei erantzutea. CAF-Elhuyar sariketeak, beraz, kontau eta konektau daitezala animetan ditu zientzialariak eta zientziazaleak. Lanak, ondoko kategoria honeetan aurkezteko aukerea izango dabe:
- Dibulgazino-artikulua. Irabazleak 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.
- Doktore-tesiaren artikulua. Irabazleak 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.
- Zientzia-kazetaritzea. Irabazleak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.
- Sorkuntza-bekea. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko alkarrekintzea lantzen daben proiektuak onartzen dira kategoria horretan. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntzinoa jasoko dabe ha garatzeko, baita eskulturea be.
Horrezaz gan, NEIKER saria emongo deutse lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskulturea jasoko dau.
Lanak 2024ko garagarrilaren 1era bitartean aurkeztu daitekez, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!