Bilbaoeszenak eta Euskal Herriko Jantza Alkarteak prestakuntza saioak eskainiko ditue
2024-04-10 10:18 KultureaSektoreari eragiten deutsen gaiei buruz.
Apirilaren 29an, astelehena, Jantzearen Nazinoarteko Eguna izango da; halanda ze, ADDEk, Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak, Bilbaoeszenaren laguntzinoagaz, prestakuntza-jardunaldiak atondu ditu jantza munduko edonorentzat.
Jardunaldi horreen helburua da profesionalei beren jardueraren inguruko lan-kontuei buruzko informazinoa eskaintzea; esaterako, EAEko Arte Eszenikoen sektoreko Hitzarmen Kolektiboa, 2023an sinatua, artistentzako forma juridikoak eta lan-kontratuak, edo Gizarte Segurantzeagaz eta fakturazinogaz loturiko bestelako gaiak. Eskuratu hemen saioen inguruko progremea.
Saioak Kulturgestek emongo ditu, eta apirilaren 29an eta 30ean (astelehena eta martitzena) izango dira aurrez aurre Bilboko Burtsaren eraikineko Ganbara espazioan.
Apirilaren 21era (domekea) arte emon daiteke izena eta horretarako, posta elektronikoa bialdu behar dabe info@addedantza.org helbidera. ADDEko bazkideek doban joan ahalko dira, baina bazkideak ez diranak 12 euro ordaindu beharko dabe.
Euskal Herriko Jantza Profesionalen alkartea
2003an sortu zan ekimena, eta sektorearen barne-kohesinoaren alde eta profesionalen lan-baldintzak hobetzearen alde lan egiten dau. Beraz, jantzari eragiten deutsen politika publikoetan esku hartzen dau; maila kulturalean, prestakuntza-mailan eta maila laboralean. Ganera, ADDEk jantza herritarren artean zabaltzeko egiten dau lan, sustatzeaz gan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!