Finala maiatzaren 11an (Herri Urrats egunaren bezperan) Senpereko Larraldean izango da
2024-04-09 13:23 BertsolaritzeaUrte birik behin egiten da eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herriko 12 bertsolari parte hartzen dagoz.
Teodoro Hernandorena, sortzez Zizurkildarra Donibane Lohitzunera etorri zan 1936ko gerrearen ondoren. Bidasoaz bestaldean ebilen legez, gure hiru herrialdeetan legez, kulturgintzearen eremuan segidu eban lanean eta saiakera handia egin eban bertsolaritzearen sustapenean. Bera izan zan, besteak beste, Mattin Treku eta Fernando Aire Xalbador bertsolariak Euskal Herriko plazetara atara zituana. Haren omenez, Euskal Herri bertsolari gazteak gonbidatuz atontzen dogun sariketeari Hernandorena izena emon deutsagu.
Eskolarteko txapelketako ibilbidetik, plazako ibilbidera salto emoten dabizen 22 urte arteko gazteei, euren burua ezagutarazoteko aukerea emotea da helburua, txapelketa handien lehiakortasunetik kanpo, lagun arteko norgehiagokan.
Aurtengo edizioak hiru saio izango ditu:
- Apirilaren 20an, Irisarriko Gure Doia ostatuan, 19:00retan.
- Apirilaren 27an, Hendaiako Baleak alkartean, 19:00retan.
- Finala maiatzaren 11an (Herri Urrats egunaren bezperan) Senpereko Larraldean izango da 19:00retan.
Saio guztietan jatekoa eta edatekoa izango dira.
Hernandorena sariketearen irudia sano ikusgarria da, Mari Campistron aldudarrak sortutakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!