'Gautegia' diskoa aurkeztuko dau Txuma Murugarrenek Donostian eta Zornotzan
2024-04-09 07:50 MusikeaNick Cave handiaren Nocturama diskoko kantuen egokitzapenak ditu ardatz bizkaitarrak.
Txuma Murugarrenek ez dau aurkezpen handirik behar: ibilbideari 90ko hamarkadan emon eutson hasierea Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari dabil. Oraintsuko grabaketan igarri da Nick Cave-i daukotson maitasuna. Australiarraren berbak kontu handiz, zehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu barik euskerara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfidantza osoko lagun izan dituan Rafa Aceves (pianoa), Miguel Ramirez (gitarra, baxua) eta Natxo Beltrán (Bateria) bere Bad Seeds partikularrak izan ditu lagun. Horreen indarra eta kutsu zinematografikoa bikain harrapatuz eta dotorezia ezin handiagoz jantzitako bersino zintzo, adeitsu eta era berean guztiz personalak pilotu ditu.
Entzun: Arroka gogorra Gautegia diskoko kantua.
Zuzenekoei jagokenez, apirilaren 12an, Donostiako Lugaritz - Imanol lartzabal aretoan joko dau, arratsaldeko 19:30ean eta apirilaren 18an, barriz, Zornotzako Zelaieta Zentroan, 20:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!