Aner Peritzek irabazi dau 52. Osinalde Saria
2024-04-09 07:40 BertsolaritzeaAitor Tatiegik lortu zituan publikoaren eta bertso onenaren sariak.
Aner Peritzek irabazi dau 52. Osinalde Saria, haren hirugarren eta azken parte hartzean. Beraz, zapatuan borobildu eban Osinaldeko bere ibilia. Bigarren, Aitor Tatiegi gelditu zan, publikoaren saria eta bertso onenaren saria eskuratuz. Hirugarren postuan, Eki Mateo izan zan; laugarren, Maddi Aiestaran; bosgarren Bittor Altube eta seigarren Aitor Ugarte.
Maila handiko finala eskaini eben sei bertsolari gazteek eta saioan zehar bertso dotoreak eskainiz.
Gabirian jokatu zan finalak 140 lagun batu zituan, Ane Etxezarretak aurkeztuta. Epaile lanetan, Lurdes Murua, Aratz Igartzabal, Eresti Oiarbide, Asier Otamenti eta Asier Ibaigarriaga ibili ziran.
Guztira, 18 bertsolarik hartu dabe parte aurtengo edizinoan eta hiru kanporaketa jokatu dira finalaren aurretik Zaldibian, Aztirian eta Ordizian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!