'Goseak akabatuak: Animalien eskubideen ekonomia politikoa' liburua aurkeztu dabe Bilbon
2024-04-08 09:32 KultureaNor kolektibo antiespezisteak erakutsi euskun Bilboko Anti Liburu-dendan.
Salgaien lanean, jaubetzan eta bizitzan oinarritutako ikuspegiari eutsiz, Goseak akabatuak liburuak, menperatzearen, boterearen eta hierarkiaren izakera sakona ulertzeko gakoak emon nahi ditu, gizakien eta animalien zapalkuntzen arteko alkarguneak eta kapitalismoaren berezko ustiapen-dinamikakaz dituen hartu-emonak aztertuz. Bob Torresek ohiko pentsamendu antikapitalisteari desafio egiten deutso eta industrian animalien erabilerea abolidutearen alde egiten dau, ekonomia politiko marxistea, ikuspegi anarkistea eta animalien eskubideen aldeko mobimentuaren birplanteamendu kritikoa eginaz.
Goseak akabatuak liburuak datozen urteetan eztabaida luze eta sakona sortzea dau helburu, mobimentu antiespezistan eta ingurune antikapitalistan.
Nor Euskal Herria Antiespezistea
Helburu zehatzagaz jaio zan, hau da, Euskal Herrian mobimentu antiespezista indartsu eta koordinatua sortzea eta nabarmentzea animalien askapenaren aldeko burrukea politikoa dala: gizakiok pribilegioei buruz hausnartzea nahi dogu, borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eroaten gaituen sistemaren kontra. Antiespezismoa sustatzeko eta sendotzeko euskerazko edukiak sortu eta zabaltzea da asmoa. Euskal Herriko beste talde antiespezisten esku jarri eduki horreek, indarrak batzeko asmoz. Justizia sozialaren aldeko jarrera garbiaren alde gabiz eta hori lortzeko ezinbestekoa da sentiduteko kapaz diran beste animalien interesak kontuan hartzea. Talde antiespezista eta abolizionistea gara, bai eta transbersala be: feministak, antikapitalistak eta euskaltzaleak. Jarrera politiko horrek guztiak gure jardun antiespezistan islatzen saiatzen gara eta holan azpimarratzen dogu animalien askapena justizia sozialerako beste burruka bat dela. Zapalkuntza baten kontrako burrukak ezin baitau beste zapalkuntza bat justifikau.
Argitaletxearen helburua animalien zapalkuntzearen arazoa zabaltzea da, bai eta espezien kontrako ideak eta horri buruzko burruka-esperientziak zabaltzea be. Ez dogu ideario itxi bat ezarri nahi, etenbako eztabaida eta ikaskuntzea sustatzea baino, bai eta autokritikea be, zerotik hasi behar ez izateko. Tresna teoriko eta praktiko guztiak zabaldu nahi ditugu, bidebakokeria horri aurre egiteko eta animaliak askatzeko burruka handitzen laguntzeko.
Proiektu hau aurrera eroateko, gure denorea eta ahalegina ezelakoo konpensazino ekonomiko barik egiten dogu. Gure argitalpenen zenbatekoa inprimategiko kostuak ordaintzeko da, eta, batzuetan, marjina txiki bat be badau, argitaletxea kudeatzen jarraitu eta antzeko proiektuak finantzietan laguntzeko erabilten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!