'Trivial Pursuit', mahai-jokoaren telebistako bersinoa aurkeztuko dau Egoitz Txurrukak
2025-09-08 07:55 KultureaRTVEk historiako joko ezagunenetako baten alde egin dau denporaldi honetan.

Egoitz Txurruka mallabiarrak aurkeztutako saioak belaunaldien arteko formatu bat berreskuratuko dau telebista publikorako, danok etxean jokatu doguna, eta orain ezagutza, emozino eta estrategia ikuskizun bihurtuko dana, gurasoak, seme-alabak eta aitita-amamak telebistaren aurrean batuko dituena.
Trivial Pursuit dator RTVEra, indar handiz eta aurkezle euskaldunagaz, iragarri eban Joseba Fiestrasek, lehiaketako zuzendariak. Danok etxean jokatu dogun klasiko bat. Hainbat egokitzapen ditu nazinoartean, nabarmendu eban María Eizaguirre RTVEko Komunikazino eta Partaidetza zuzendariak.
Eszenaratze ikusgarriagaz, erritmo arinagaz, Trivial Pursuit, Satisfaction Iberiagaz lankidetzan produzidutakoak, RTVEren kultura eta familia lehiaketen eskaintzea indartzen du. Denporaldi honetan audientziaren erantzun bikaina izan dau: The Floor azken 23 urteetan La 1eko prime timean lehiaketarik lehiakorrena izan dana, edo Zifrak eta Letrak eta Jakin eta irabazi, La 2eko eduki ikusienak.
Trivial Pursuit Hasbro eta Talpa Studiosen formatu originala da, oraintsu The CW kate estadubatuarrean emitidutakoa, audientzia datu sendoakaz eta berretsi barri dan bigarren denporaldi bategaz: sei kategoriako galderak, gaztai-jokoan eta taularen erdigunera heltzeko erronkea.
Anne Igartiburu Tal Para Cual saioagaz bueltauko da ETBra
Armintz Gorrotxategiren Dagoenean Bonbon saioa be estreinauko da.
Era berean, Tribuaren Berbak euskera eta hizkuntzen unibersoari buruzko dibulgazino-programara bueltaukoa da ikasturte honetan. Kike Amonarrizek, Izaro Arrutigaz batera, euskereagaz zerikusia daben gaiak aztertuko ditu modu eregitzailean eta ikuspuntu positibo batetik.
ETB2ko apusturik garrantzitsuenetako bat da El Otro Lado de la Mesa da, esperimentu barritzailea.
Horrezaz gan, Mihiluze, Vaya semanita, Klaudio Landa eta EITB Saria irabazi dauen Alfonso Sánchez Izquierdo nabarmendu geinkez.
Informazino gehiago eta palmaresa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!