Arabako Parke Naturalek udabarriko agendea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2024-04-08 08:26   Kulturea

Jarduera guztiak doban izango dira.

Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saileko Natura Ondarearen Zerbitzuak jarduera ugari aurkeztu ditu, jendea lurraldeko parke naturaletara hurreratzeko asmoz. Programazinoa, apirilean eta maiatzean izango da.

Apirileko agendea Gorbeian hasiko da, hilaren 8an, zugatz zaharrei buruzko bisita gidatu bategaz. Apirilaren 12an eta 13an, barriz, anfibioak izango dira protagonista, gaueko bisita gidatuen bidez.

Izkiko parke naturalean, hilaren 13an, gauak be izango dau protagonismoa, izan be, ilargiaren behaketea egingo dabe. Aizkorri-Aratzen, Zalduondoko eta Araiako kultura ondare aberatsa ezagutzera eroango deusku programazinoak, museo etnografikoaren eta kultur eraikin zaharrenen bidez. Apirileko azken hitzorduan, musikea izango da nagusi Valderejon, txalaparta tailer bati esker (hilak 21).

Maiatza poeten hilebetea danez, jarduerek horregaz bat egingo dabe: hilaren 11n, bainu poetikoa egingo da Leze kobazuloaren inguruan, eta maiatzaren 18an poesia rallya eskainiko dabe.

Programautako jarduera guztiak doban dira eta beharrezkoa da parke naturalen webgune bakotxaren bidez izena emotea:

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu