Seaskako 200 irakaslek azterketak egiteko baldintzak salatu ditue
2024-04-08 07:53 Euskerea berbagaiBaldintza horreetan Nik ez! eta Azterketak Euskeraz! aldarrikapena plazaratu dabe Baionan.
Seaskako bigarren mailetako lizeo eta kolegioetako 200 irakaslek Baldintza horreetan Nik ez! eta Azterketak Euskeraz! aldarrikapena plazaratu dabe Baionan. Brebetako azterketetan ikasleek euskeraz erantzun ahal izango dabe baina galderak frantsesez izatea inponidu nahi dau lehen aldiz ministeritzeak. Jazoera horrek, ikasle euskaldunak desabantaila egoera batean ezartzen ditu frantsesez erantzungo daben ikasleakaz konparauta, frantsesez erantzuten dabenek galderan eta dokumentuetan agiri diran esaldiak erabili ahal izango dituelako eta euskeraz erantzunen dabenek ez, ikasle euskaldunek eurek itzulpena egin beharko baitabe.
Egoera horrek urduritasuna sortzen dau ikasleen artean eta desabantaila egoera batean kokatzen ditu frantsesez erantzungo dabenen aurrean. Baxoan, barriz, urteetan euskeraz ikasi dabena frantsesez adierazo beharko dabe ikasle euskaldunek eta horrek be euskaldunak diskriminazino egoera batean kokatzen dituala salatu dabe.
Azken urteetan, dozenaka irakaslek desobedientzia egin dabe, azterketak zuzentzea ukatuz, ikasle euskaldunek ezin ebelako euskeraz erantzun. Eta hainbat irakasle maila ekonomikoan zigortu izan ditue horregaitik.
Bestalde, aste honetan Iñaki Etxaniz eta Max Brisson parlamentarien galderei erantzunez, Belloubet ministroak beste atxaki bat antzemon dau, Brebetako azterketen galderak frantsesez inponiduteko. Galderak eta dokumentuak frantsesez ez diran beste hizkuntzetara itzultzeak, azterketearen konfidentzialtasuna arriskuan ezartzen ei dau ministroaren ustez. Zerataratua dan ministeritzea, bere funtzionario itzultzaileen profesionaltasuna dudan ezartzeraino... Onartezina. Desolagarria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!