Berreginen Museoak 'Zapaburu' umeentzako gune multisensoriala hartuko dau

Bizkaie! 2024-04-04 12:47   erakusketak

Ruth Juan eta Raisa Álava artistak hartu dabe parte.

Gheada Estudio artistikoa Bilboko Berreginen Museora heldu da, Eusko Jaurlaritzaren eta BBK Fundazinoaren laguntzinoagaz. Zapaburu 0 eta 6 urte bitarteko umeentzat pentsautako gune multisensoriala da. Proiektuan Ruth Juan eta Raisa Álava ilustratzaileek parte hartzen dabe eta Museoko ataria eraldatzea dau helburu.

Esperientziarako instalazino artistikoaren helburu nagusia umeen eta artelanen arteko interakzinoa sortzea da, ohikoa ez dan modu batean; artelanak erakusteaz gan, esperimentau, ikutu eta artelanaren parte izan daitekez.

Halanda ze, kultura eta aisialdi alternatiboa proponiduten dabe. Helduenek (3-6 urte), egitura modularra erabili ahalko dabe, mobimentu-beharretara hobeto egokitzen dana. Ganera, fatxada magnetikoan, egurrezko piezakaz olgau leikie. Etxola barrura sartzen diranean artistearen ilustrazinoak eta joko optikoak topauko ditue.

Sartzea doban da, egin erreserba hemen.

Ordutegiak

- Raisa Álava (3 eta 6 urte bitartekoentzat).

  • Apirilak 5: 16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45.
  • Apirila 6: 10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45 / 16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45.
  • Apirila 7: 10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45.

- Ruth Juan (0 eta 3 urte bitartekoentzat).

  • Apirilak 12: 16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45.
  • Apirilak 13:  10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45 / 16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45.
  • Apirilak 14: 10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45.

Informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu